Aurrekontu orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuek EAEra bideratutako inbertsioa % 9,2 hazi da, Sanchezen esanetan

Espainiako presidenteak zehaztu du EAEk 194 milioi euro izango dituela ingurumen politiketarako eta etxebizitzarako. Estebanek (EAJ) erantzun duenez, "zuzendu daitekeen aurrekontua oso txikia da".
18:00 - 20:00
Sanchez: ''EAJ bazkide ''estrategikoa'' da EAOetarako eta gobernagarritasunerako''

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaur Kongresuan zehaztu duenez, Estatuko aurrekontu orokorren proiektuak Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) aurreikusi duen diru partida % 9,2 hazi da, aurreko urteekin alderatuta. Hala, trantsizio ekologikorako 120 milioi euro gorde dira, 84 milioi tren azpiegituretarako, 294 milioi abiadura handirako  eta 26 milioi uraren kalitaterako.

Espainiako Gobernuaren kontrolerako saioa dago gaur Kongresuan, eta bertan eman ditu kopuruok Sanchezek, Aitor Esteban EAJko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Bozeramaile jeltzalea kritiko azaldu da Exekutiboa hainbat konpromiso betetzeko behar duen denborarekin: "Ministerio batzuek denbora larregi behar dute partidak banatzeko".

"Ekintzek baieztatzen dituzte gauzak. Guretzat konpromisoak garrantzitsuak dira, serio hartzen ditugulako", ohartarazi du EAJren Kongresuko eledunak.

Sanchezek ihardetsi du EAJ "bazkide estrategiko eta lehentasunezkoa" dela Gobernuarentzat Estatuko aurrekontu orokorrak negoziatzeko orduan.  "Ziur izan zure taldearekin hartutako konpromisoak serio hartzen ditugula", azpimarratu du Espainiako presidenteak. Sanchezen aburuz, aurrekontuetan egindako "aurrerapen handiak" begiratzea besterik ez dago, eta horren ildoan, Europako funtsetatik ingurumen politiketarako eta etxebizitzarako bideratutako 194 milioi euroak aipatu ditu.

Abiadura Handiko Trena (AHT)

Estebanek bestelako iritzia du. Haren hitzetan, "zuzendu daitekeen aurrekontua oso txikia da, politika transformatzaileak Europako funtsetan daudelako, eta jarri duzuen eskeman horren arabera, ezin da zuzenketarik aurkeztu. Hemen azpimarratu behar dena da aurrez hartutako konpromisoak betetzeko orain eta etorkizunean dagoen borondatea".

Horren harira, bi adibide jarri ditu: bata, AHTren EAEko hiriburuetako sarbidea (kudeaketa agindua noiz sinatuko zain dago Jaurlaritza) —"Zeri ari zarete itxaroten? Zergatik behar da hainbeste denbora gero sinatu behar baduzue?"—, edo trena lur azpitik sartzeko protokoloa (iaz sinatu behar zen). "Tankerako ekintzen baieztatzen dituzte gauzak", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X