Bizkaiak COVID-19ak kaltetutakoei laguntzeko zerga-neurri sorta onartu du
Bizkaiko Foru Aldundiak ezohiko tributu-neurriei buruzko bi foru-dekretu berri onartu ditu, COVID-19aren pandemiaren ondorio ekonomikoak arintzeko, krisiak kaltetutako pertsona ahulenei zuzenduta. Besteak beste, bi dekretuetan PFEZ ordaintzetik salbuetsita dauden errentak arautzen dira, zerga-epeak malgutzen dira eta zerga-kenkariak ezartzen dira.
Foru Aldundiak azaldu duenez, bi neurri hartu dituzte zergen ordainketa atzeratzeko, krisiak gehien kaltetutako zergadunen likidezia bultzatzeko: Foru Aldundiak azaldu duenez, bi neurri hartu dituzte zergen ordainketa atzeratzeko, krisiak gehien kaltetutako zergadunen likidezia bultzatzeko: interesik eta bermerik gabeko aparteko geroratze berria eta zergak ordaintzeko geroratze arrunten erregulazio berri malguagoa.
PFEZ
2020ko eta 2021eko ekitaldietan honako errenta hauek PFEZa ordaintzetik salbuetsita daudela deklaratzen da:
Erakunde publikoek emandako laguntzak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz egoera ekonomiko eta sozial kalteberan dauden pertsonei etxebizitza izateko eskubidea bermatzearren.
COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzun nahian, familiei babesa emateko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, bai eta familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko emandakoak ere.
Turismoa, jatetxeak eta ostalaritza (Euskadi Turismo Bonua eta antzekoak), merkataritza (Euskadi Denda Bonua eta antzekoak) eta kultura (Bizkaia Aurrera Kultura Bonua) sustatzeko programetako bonuen bidez lortutako laguntzak.
Langile autonomoentzako aparteko laguntzak, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak turismoaren sektoreari emandakoak, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzaren sektoreari emandakoak edo alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduera etenda duten langile autonomoei Lanbidek emandakoak.
COVID-19aren ondoriozko gaixotasun- eta heriotza-kontingentziengatiko prestazioak, osasun-erakundeek osasun-langileentzat sinatutako doako aseguru kolektiboetatik eratorritakoak.
Pertsona gutxiago PFEZ aitortzera behartuta
PFEZ aitortzeko betebeharraren muga 12.000 izatetik 14.000 izatera igaro da. Halaber, ordaintzaile bat baino gehiago izanez gero, 20.000 euroko muga ezartzen da, baldin eta bigarren ordaintzailetik eta gainerako ordaintzaileetatik jasotako zenbatekoen baturak urtean 2.000 euro gainditzen ez baditu.
Autonomoak zatikako ordainketatik salbuestea
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion PFEZaren zatikako ordainketa egitetik salbuetsita daude, eta 2021eko urtarrilean ordainduko da.
Zerga-zorrak geroratzea
Ezohiko atzerapen bat ezartzen da zerga-zorrak ordaintzeko, baldin eta horiek borondatez aurkezteko epea 2021eko apirilaren 30a baino lehen amaitzen bada. Zorra hiru hilabeteko gabealdiarekin ordainduko da, zenbateko bereko hileko sei epetan.
Bestalde, Aldundiak gaurtik aurrera jendaurrean jarriko du Zerga-bilketako Araudian ohiko geroratzeen baldintzak aldatzeko proposamena. Proposamen hori onartuz gero, 2021eko urtarriletik aurrera zergadunek eskatutako geroratzeak automatikoki eta bermerik gabe emango dira, honako epe hauetan:
50.000 eurorainoko zorrak, hileko 48 epetan.
100.000 eurorainoko zorrak, hileko 36 epetan.
500.000 eurorainoko zorrak, hileko 24 epetan.
Sozietateen gaineko zerga
2021era luzatzen dira sozietateen gaineko zergan tributu-tratamendu jakin batzuetarako ohiz kanpo ezarritako neurriak, ibilgetuaren elementuetarako amortizazio-askatasunaren eta amortizazio azeleratuaren epeak luzatzekoak; aparteko mozkinak berrinbertitzekoak; ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera indartzeko erreserba berezikoak; ikerketa- eta garapen-proiektuetan edo berrikuntza teknologikoko proiektuetan parte hartzekoak; eta aktibo ez-korronteak birjartzekoak, kenkari jakin batzuk aplikatzearen ondorioetarako.
2021ean, kontratu bakoitzeko kenkariaren zenbatekoa langilearen soldataren % 25ean mantenduko da, baina egindako kontratu bakoitzeko kenkariaren gehieneko zenbatekoa 5.000 eurotik 7.500 eurora igoko da. Urteko gutxieneko soldataren baldintzak LGSren % 150 baino handiagoa izan behar du, hau da, 19.950 eurotik gorakoa.
2021era hedatzen da mikroenpresetan, enpresa txikietan edo ertainetan inbertitzeagatiko ezohiko kenkaria.
2021ean berriro negoziatu edo izenpetzen diren finantza-errentamenduko kontratuei dagozkien gastuak kentzeko baldintzak malgutu egingo dira.
Ohiko etxebizitzaren eta berritze-lanen tratamendua
Ohiko etxebizitza erosteko, eraikitzen ari den ohiko etxebizitza erosteko, ohiko etxebizitza berrinbertitzeko edo ohiko etxebizitza benetan eta modu iraunkorrean okupatzeko etxebizitza-kontuetan gordailututako kopuruak gauzatzeko epeak luzatu dira.
2021era zabaltzen da PFEZren kuotan ohiko etxebizitza berritzeko obren zenbatekoaren % 10eko ezohiko kenkaria, 2020an aplikatu ez duten zergadunentzat.
Tokiko merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko kenkaria.
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek beren merkaturatze- eta salmenta-prozesuetan tresna digitalak sartzeko erabiltzen dituzten zenbatekoen % 10 kendu ahal izango dute 2020ko eta 2021eko ekitaldiei dagozkien PFEZren kuotetatik.
BGAEen erreskatea
COVID-19aren ondorioz ABEEE edo EEE egoeran dauden pertsonek beren BGAEa hileko errenta gisa erreskatatzen badute, haien likidazio-oinarrian % 60 sartuko dute, betiere kobrantza ekitaldi batean egin denean, eta, % 75, 2020an eta 2021ean egin denean.
Mikroenpresetan eta ETEetan inbertitzeagatiko aparteko kenkaria
2021era hedatzen da mikroenpresetan, enpresa txikietan edo ertainetan inbertitzeagatiko ezohiko kenkaria.
Europako funtsak
2021era zabaldu da berrikuntza bultzatzeko Europako funtsek, jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsek eta kapitalizazio produktiboa bultzatzeko Europako funtsek emandako maileguen gabealdia.
Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga
Sei hilabetez luzatuko dira 2020an edo 2021ean amaitzen diren epeak, etxebizitzak ohiko etxebizitzaren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.