TELEKOMUNIKAZIO TALDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelek 25 milioi euro ordainduko ditu akziodunen artean dibidendu gisa

2015eko uztailean Burtsara atera zenetik bosgarren urtez jarraian ordaindu ditu dibidenduak. Aurten, akzio bakoitzeko 0,14 euro ordaintzea adostu du enpresak.
Euskalteleko egoitza.
Euskalteleko egoitza. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Euskaltel Taldearen administrazio kontseiluak aho batez erabaki du 2020ko emaitzen kontura dibidendu bat banatzea. Zirkulazioan dagoen eta dibidendua jasotzeko eskubidea ematen duen akzio bakoitzeko 0,14 euro gordin emango ditu.

Horrela, guztira 25 milioi euro ordainduko dizkie akziodunei 2021eko otsailaren 12an.

Konpainiaren arabera, 2015eko uztailean Burtsara atera zenetik bosgarren urtez jarraian ordainduko ditu dibidenduak. Gainera, nabarmendu duenez, banaketa horrek taldeak akziodunari ordaintzeko politika jasangarri eta gero eta handiagoa izateko konpromisoa islatzen du eta inbertitzaileentzat balioa sortzeko helburua indartzen du.

2021ean egingo den akziodunen batzar orokorrean zehaztuko da aurtengo emaitzen konturako azken dibidendua.

Urteko hirugarren hiruhilekoa finantza-egoera "oso sendoarekin" itxi zuen Euskaltelek: emaitza garbia % 24,5 hazi zen eta bezeroen gorakadak marka berria utzi zuen. Horrela, aurreko hiruhilekoetan izandako hazkunde-joera indartu du, bere plan estrategikoan jasotako helburuekin bat eginez.

Gainera, maiatzaren 20an, Espainiako Estatu osoan Virgin Telco markarekin hedatzen hasi zen “arrakasta handiz”; izan ere, izen horrekin merkaturatu eta sei hilabetera 60.000 bezero zituen, aurreikusitako helburu guztiak hobetuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X