EAEko ekonomia % 9,2 jaitsi da aurten eta 2022ra arte ez da lehengoratuko
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiak % 9,2 egin du atzera aurten, koronabirusaren krisiaren ondorioz, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak gaur zabaldutako datuen arabera.
2021. urteari begira, % 7,2ko hazkundea aurreikusi du patronalak. Hala ere, hazkunde hori ez omen da nahikoa izango covid aurreko egoerara itzultzeko. Horretarako, 2022. urtera arte itxaron beharko omen da. Halaber, 5.000 afiliatu berri izatea eta langabezia tasa 2020koaren parekoa izatea espero du.
Patronalak 2020ko txostena aurkeztu du gaur goizean Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, euskal ekonomiak "aurrekaririk gabeko" atzeraldia jasandu du aurten. Zehazki, barne produktu gordina % 9,2 jaitsi da, 22.000 afiliatu galdu ditu Gizarte Segurantzak eta langabezia tasak bi puntu egin du gora, % 11,3raino.
Confebasken iritziz, hurrengo urtea ere "zalantzaz eta arrisku ekonomikoz" betea izango da. % 7,2ko hazkundea espero du EAEko ekonomian, baina igoera hori ez da nahikoa izango pandemia aurreko datuetara itzultzeko. "2022. urtera arte itxaron beharko da horretarako", azpimarratu du.
Afiliazioa eta langabezia
Lan alorrean, 5.000 afiliatu berri aurreikusi ditu 2021. urtearen amaierarako. Horrez gain, langabezia tasa egonkortzea eta 2020aren parekoa izatea espero du.
Euskal enpresek datorren urterako dituzten aurreikuspenek "hobekuntza progresiboa" erakusten dutela iritzi dio Confebaskek, 2020an baino jarduera maila handiagoarekin, "baina krisiaren aurretik baino txikiagoarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.