Albiste da
MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi izan da txikizkako merkataritza gutxien jaitsi den erkidegoetako bat

Salmentek % 2 egin dute behera; eta Estatu espainiarrean, berriz, % 5,8. Enpleguari dagokionez, EAEko txikizkako merkataritzak enpleguaren % 1,2 galdu du, Espainiako batez bestekoaren ia erdia.
Azoka
Aurten EAEko txikizkako merkataritzak enpleguaren % 1,2 galdu du. Argazkia: Artxiboa.

Euskadi izan da, azaroan, txikizkako merkataritza gutxien jaitsi den erkidegoetako bat: % 2, pasa den urteko azaroarekin alderatuta.

Madrilgo erkidegoan baino ez dira igo txikizkako salmentak (% 0,6). Gutxien jaitsi diren  erkidegoak Galizia (% -1,4), Valentzia (% -1,8) eta EAE dira.

Estatu osoko datuei begira, % 5,8koa izan da jaitsiera, azaroan egiten den “Black Friday” kontuan hartuta.

Espainiako Estatistika Institutuaren (INE)  arabera, beheranzko joera hori etengabea izan da martxotik, lehenengo alarma egoera ezarri zenetik hain zuzen ere.

Azaroko jaitsiera honekin, aurten metatutakoa batez beste % 4,2 jaitsi da Euskadin; Espainiako batez bestekoa baino gutxiago (% 7,4).

Enplegua

Aurten EAEko txikizkako merkataritzak enpleguaren % 1,2 galdu du, Espainiako batez bestekoaren ia erdia (% -2,3).

Estatu espainiarrari erreparatuz gero, azaroko datuak okerrenak izan dira maiatzetik: % 20,1 murriztu da,  urriko datua baino 3,5 puntu baxuagoa.

Nafarroako datuak

Nafarroako txikizkako merkataritzaren indizearen arabera, % 3,4 gutxitu dira salmentak.

Halaber, azarora arte, urteko jaitsiera metatua % -6,9koa izan da.

Enpleguari dagokionez, Nafarroan urtebeteko tasa % 4,1 jaitsi da, urteko tasa metatua baino puntu bat eta hiru hamarren txikiagoa..

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X