Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amiantoagatik hildako langile baten familia indemnizatu beharko du Izar enpresak

2019ko maiatzean hil zen behargina, 74 urte zituela, pleurako minbiziak jota.
Amiantoagatik hildako langile baten familia indemnizatu beharko du Izar enpresak
Amiantoagatik hildako langile baten familia indemnizatu beharko du Izar enpresak. Argazkia: ETB

Amiantoa arnasteagatik pleurako minbiziak jota hil zen Izar enpresako langile baten familiak ezarritako salaketa onartu du Bilboko Lan-arloko 3. epaitegiak. Hain zuzen ere, Eusebio Herrerias Urieta azpikontratarentzat egiten zuen lan, ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak jakitera eman duenez.

Epaiak bi enpresak zigortu ditu. Guztira, 149.161 euroko kalte ordaina eman beharko diote behargin horren sendiari (20.100 euro semeetako bakoitzari eta 102.570 euro haren alargunari). Gainera, 6.440 euroko interesak ordaindu beharko dituzte. Atefrisa enpresa, aldiz, absolbitu egin dute froga faltagatik.

Soldatzaile lanetan aritu zen biktima Astilleros Españoles konpainian (geroago Izar izango zena, eta azkenean La Navalek hartu zuena) 1966ko urtarrila eta 1967ko otsaila bitartean. 1968tik 1971ra, berriz, Atefrisan jardun zuen, La Navaleko langile bihurtu zen arte.

2019ko maiatzean hil zen langilea, 74 urte zituela, pleurako minbiziak eta beste patologia batzuek jota. Baliaezintasuna eta alarguntza pentsioa aitortu zizkioten aspaldi, lanean garatutako gaixotasun bat zeukalako.

Salaketaren berri izan zuenean, Izarrek ez zuen ukatu ontziolan amiantoarekin lan egiten dutenik, baina arrazoitu zuen behargin horrek bestelako patologiak zeuzkala (asma eta garuneko hodietako istripua), alegia, ez dagoela argi minbiziak hil zuenik. Gainera, enpresak argudiatu zuen tabakismoak haren gaixotasuna larriagotu zuela.

Epaiak, ostera, argi utzi du langileak 1986an utzi zuela tabakoa, hots, 33 urte lehenago, eta beraz, tabakismoak ez zuela haren heriotzarekin zerikusirik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X