ELA sindikatuak deituta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otsailak 25 eta martxoak 30, beste bi greba egun Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

"Gipuzkoako historian sektore gatazka luzeenaren konponbidean aurrera egiteko" bilera bat deitzea eskatu dio ELAk Foru Aldundiari.
Protesta Gipuzkoako egoitzen sektorean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Protesta Gipuzkoako egoitzen sektorean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

ELAk bi greba egun deitu ditu otsailaren 25erako eta martxoaren 30erako Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Sindikatu abertzaleak salatu duenez, “lan-kargak” eta langileengan ondorio “psikologikoak” eta “emozionalak ikaragarriak” dira.

Aintzane Orbegozo ELAko bozeramaileak prentsaurrekoa eman du Donostian. Laster Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilera sorta egingo dutela iragarri du Orbegozok, “gogoetak eta proposamenak partekatzeko”.

“Gipuzkoako historian sektore gatazka luzeenaren konponbidean aurrera egiteko”, bilera bat deitzea eskatu dio Obergozok Foru Aldundiari. Guztira, sektoreko langileek 246 greba egun egin dituzte dagoeneko.

“Gipuzkoako egoitzetan gauzak ez daude ongi. Hitzarmenaren negoziazioak blokeaturik jarraitzen du, eta langileak emozionalki zein fisikoki egunero astinduago daude, pandemiaren ondorioengatik”, azaldu du Orbegozok. Testuinguru horretan, “adinekoen egoera ez da hobea, begi-bistako baliabide falta baten biktimak direlako”, azpimarratu du.

"Gipuzkoako egoitzetan gauzak ez daude ongi"

Aurtengo foru aurrekontuak hizpide hartuta, “asteotan eztabaidatzen ari diren aurrekontuak” milioi bat euroko saila aurreikusten du hitzarmena indartzeko, horren esanetan: “14 euro eskas gehiago beharginentzako; 2017tik hitzarmenik gabe eta 246 greba egun”. “Probokazio bat iruditzen zaigu”, gaineratu du.

Bestalde, abenduan Aldundiak sindikatuei txosten bat aurkeztu ziela gogorarazi du Orbegozok, foru erakundeak eskatuta bi “adituk” egina: “Gizarte Politikak covid-19 garaian”. “Esparruan neurri ezberdinak” proposatu zituzten, besteak beste, “egiturazko aldaketak” sektorean, ELAk nabarmendu duenez.

Orbegozoren hitzetan, txostenak agerian utzi zuen “sektorearentzako profesionalak kontratatzeko zailtasuna”. Sektore “feminizatu” baten “prekarietatearen eta kudeaketa ereduaren ondorio” dela uste du sindikatuak.

“Psikologikoki zein emozionalki hautsita daudela ohartarazten hilabeteak eman dituzten” langileentzako “erreparazio emozionala” aldarrikatu du ELA sindikatuko ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X