Epailearen erabakiaren zain, La Navalen ontzigintza berreskuratzeko aukerak daude
La Navalen etorkizuna airean dago oraindik, epailearen erabakiaren zain, baina badaude Sestaon ontzigintzari berriro ekiteko aukerak. Alemaniako A&M enpresak proposamena egin du, eta bitartean, hartzekodunen konkurtsoa irabazi duen VPG enpresa belgikarra epailearen erabakiaren zain dago besteekin negoziaketetan hasteko.
Hartzekodunen konkurtsoan alegazioak aurkezteko epea bukatuta, epaileak bost egun ditu erabaki bat hartzeko. Alemaniako A&M enpresak proposamena egin du 700 lanpostu zuzen sor ditzakeen proiektu industriala abiatzeko. 30 milioiko inbertsioa da proposatutakoa, eta 25 urterako eskariak planteatu ditu. Proposamen hori bateragarria izan liteke VPG logistika enpresaren jardunarekin.
Diru eskaintza da hartzekodunen konkurtsoan irizpide nagusia. VPG enpresa irabazleak 36 milioi euroko proiektua eskaini zuen. Bigarren eskaintza A&M taldearena izan zen. 30 milioi euro eskainita, konkurtsoa galdu zuen.
Aholkularien arabera, epaileak "arrazoi juridikoak" ditu ekonomikoez gain beste irizpideak aintzat hartzeko, eskaintzen artean aldea txikia delako. Ekoizpen unitateak lehentasuna izan beharko luke, adibidez. Horregatik, alegazioak aurkeztu dituzte erabakiaren kontra.
Epaileak ez badu hartzekodunen konkurtsoko administratzailearen erabakia aldatzen, A&M enpresak zuzenean hitz egin nahi du Belgikako taldearekin, VPGri esleitutako lursailetako 120 000 metro karratuak erosi ala alokatu ahal izateko, ontzigintzari berriro ekiteko. Hala ere, Belgikako enpresa epailearen erabakiaren zain dago, besteekin hitz egiten hasi baino lehen.
A&M enpresak onartu du Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin duela, eta akordioa errazteko duen jarrera txalotu du. Begi onez ikusiko luke Exekutiboak egitasmoan parte hartzera.
Bestalde, UGT sindikatuak ere alegazioak aurkeztu ditu, La Navalen lursailen erdia ontzigintzara zuzentzeko. Izan ere, 150 000 metro karratu horiek industria astunerako kalifikazioa dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.