CAFek trenak egiteko kontratuak lortu ditu Frantzian eta Suedian
AB Transitio enpresa suediarrak CAFi esleitu dio eskualdeko trenen hornidura, 250 milioi euro baino gehiagoren truke, 2014an enpresa publikoak eskualdeko trenak erosteko sinatutako akordioa oinarri hartuta.
Oinarrizko kontratuaren arabera, lau bagoiko 20 tren elektriko eta hiru bagoi eta lokomotora izango dituzten 8 biodiesel-elektriko egingo dituzte. Gainera, 19 tren elektriko eta 7 biodiesel-elektriko gehiago egiteko aukera aurreikusten ditu.
Kontratua 250 milioi eurotik gorakoa da, eta ia bikoiztu egingo litzateke, kontratuak barne hartzen dituen ibilgailu gehigarrien aukera guztiak erabiliz gero. Lehen unitateak 2023. urtearen amaieran ematea aurreikusten da.
Beasaingo enpresak bezero horrentzat egingo dituen trenak Civity Nordic plataformakoak dira, eta muturreko baldintza klimatikoetan (-40 ºC eta +40 ºC artean) eman dezakete zerbitzua. Suediako lau eskualdetan erabiliko dituzte: Jönköping County, Kalmar County, Kronoberg eta Blekinge.
Hasiera batean, tren berriak Krösat'gen eta Kustpilen lineetan ibiliko dira. Azken honetan linea elektrifikatzeko plan bat dago; horregattik BMU trakzio-mota bikoitza duten trenak erosteko erabakia. AB Transitio izango da kontratua sinatuko duen erakundea eta trenen jabea, eta 'leasing' bat egingo du aipatutako Suediako lau eskualdeetan.
Unitate horiek bi helburu nagusirekin eskuratu dituzte: datozen urteetan linea horien zerbitzuak zabaltzea eta gaur egun dagoen flota (EMUak eta DMUak) ordeztea, premia gero eta handiagoei aurre egin ahal izateko, zerbitzuaren kalitatea eta trenbide bidezko garraio publikoaren ingurumen-inpaktua hobetuz biodieselaren erabilerari esker, erregai hori % 100 berriztagarria baita.
146 tren Parisera
Bestalde, CAFek Pariserako 146 tren eraikiko dituela baieztatu dute, Almston konpainia frantziarrak ezarritako blokeoa amaitu eta gero.
Kontratu hori otsailean lortu zuten CAFek eta Bombardien enpresa kanadarrak. Alabaina, Bombardierrek Almston bereganatu zuenean, enpresa frantziarra proiektutik erretiratu zen. Parisko garraioaren kudeatzaileak (RATP) eta Frantziako operadore publikoak (SNCF) gaizki hartu zuten erabaki hori.
Harrezkero, Almstonek hainbat bilera egin ditu bi erakunde publikoekin, kontratuaren xehetasunak ezagutzeko eta zalantza guztiak argitzeko, eta azkenean egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabaki du.
Atzerapen horrek ez du eraginik izan kontratuan eta baldintzak urtarrilean iragarritakoak berberak dira: 2.560 milioi euro ordainduko dituzte tren berriengatik eta CAFi % 40a dagokio, 1.000 milioi euro inguru.
RATP eta SNCF sozietate publikoek azpimarratu dute proiektu oso garrantzitsua dela, tren berriak zirkulazio gehien duen Europako bigarren linea berritzeko erabiliko dituztelako. Linea horrek, besteak beste, Parisko bi aireportuak (Charles de Gaulle eta Orly) lotzen ditu.
CAFek ere egitasmoaren garrantzia nabarmendu du, Paris Europako garraio gunerik handiena dela iritzita. Horrez gain, Frantzian azken urteotan hainbat kontratu lortu dituela gogoratu du, azkenekoa 2019an.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.