Etxebizitzen eraikuntza gelditu den arren... Salerosketen kopurua zifra historikoetan dago EAEn eta Nafarroan
Euskadi 80ko hamarkadako erritmoan ari da eraikitzen, eta, hala ere, maximo historikoak gainditu ditu etxeen salerosketa-kopuruari dagokionez. Hori lortzeko, batez ere, bigarren eskuko etxebizitzen merkatua ari da mugitzen: saltzen diren etxeen % 85 ez dira berriak.
Azken hamar urteetan, etxebizitza berrien eraikuntza ez aurrera ez atzera dabil Euskadin eta Nafarroan, azken EITB Dataren arabera. Zehazki, azken hamarkada honetan 80ko hamarkadako etxebizitza kopuru bera eraiki eta amaitu da: 4.426 etxebizitza urtean, batez beste.
Datu hori ikusita, harritzekoa da EITBk etxebizitzari buruz egin duen azterlanak utzi digun beste titular handi bat: Euskadin eta Nafarroan, etxeen salerosketa zifra oso altuetan dago, batez ere bigarren eskuko etxebizitzen susperraldia dela eta.
Hau da, bigarren eskuko etxeak ari gara erosten eta saltzen, batik bat: salerosketen % 85 bigarren eskuko etxebizitzak dira, % 10, etxebizitza berriak, eta, gainerakoak, etxebizitza babestuak, EITB DATA honek emandako datuen arabera.
Euskadi etxebizitzen salerosketa-kopuru maximora heltzear dago, hiru puntura baino ez du eta. Nafarroa 24 puntura dago, eta Espainia, 25era. Zifretan, Euskadin 25.816 etxe erosi ziren 2024an, Nafarroan, 7.438, eta Estatuan, 715.678.
Eta, urtea amaitzeko aste gutxi falta direnean, 2025a errekorraren urtea izan liteke Euskadiko etxebizitza-merkatuan, baldin eta lehen seihilekoan izandako % 12ko hazkundeari eusten badio.
Eraikuntza geldirik dago?
Hori islatzen du azken EITB DATAk. Euskadin, azken hamar urteetan, 4.426 etxebizitza berri amaitu dira urtean, batez beste, 90eko hamarkadan baino % 8 gutxiago, eta 2001-2008 aldian baino % 70 gutxiago; izan ere, epe horretan eraikuntza maximo historikora iritsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan.
Taula honetan ikus dezakegu Nafarroak eta Espainiak are eboluzio-profil okerragoa dutela, bertan amaitutako etxebizitzen urteko bolumena gehiago murriztu da eta.
Baina, azken hamarkadari erreparatuz gero, Nafarroak eta Espainiak zertxobait hobetu dituzte amaitutako etxebizitza berriei buruzko datuak: 2014-2018 eta 2019-2024 artean, bi adierazleek, Nafarroakoak eta Estatukoak, zifrak hobetu dituzte. Nafarroan 1.298 ziren lehen zatian, eta 2.205, bigarrenean. Eta, Espainian, 52.570etik 90.148ra.
Salerosketen zenbatekoa
Azkenik, EITB Data honetan ikusten dugunez, etxebizitza librea erosteko erabiltzen dugun batez besteko zenbatekoak gora egiten jarraitzen du urteek aurrera egin ahala, baina oraingoz ez da maximoetara iritsi.
Euskadin, transakzio horien batez bestekoa 244.518 eurokoa da, Nafarroan, 186.524koa, eta Espainian, 193.666 eurokoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.