Nolakoak dira eraikitzen ari diren etxebizitza berriak?
Eraikitzen diren etxebizitzetatik zenbat dira babestuak? Eta, libreak? Zenbat dira ohiko etxeibizitzak? Eta zenbat daude bizilagunik gabe? Galdera horiek eta beste batzuek EITB Dataren azken txostenean dute erantzuna.
Azken EITB Datak hainbat titular utzi ditu, azken urteetan EAEn, Nafarroan eta Espainiako Estatuan eraiki diren etxeibizitzen ezaugarrien berri zehatza izateko aukera ematen digutenak.
Etxebizitza librea
Euskadik ez du "nota ona" atera azken hamarkadan etxebizitza libreak eraikitzeko atazan. EAEn, batez beste, urtean, 3.112 etxebizitza libre eraiki ziren 2014 eta 2024 artean, 90eko hamarkadan eraikitakoak baino gutxiago.
Hala, 2022tik 2024ra bitarteko datueri erreparatuta, Euskadik 2.977 etxebizitza berri libre amaitu zituen urtero, 1991tik izandako daturik txarrena. Epe horretan, Nafarroak hobetu egin ditu 2009tik lortutako urteko batez besteko balioak, baina ez da maximora iristen, ezta 90eko hamarkadan izandako datuetara ere. Eta Espainiak hobetu egin du 2014. urteko datua, baina oso urrun ditu oraindik 2013. urtera arteko balioak.
Etxebizitza babestua
Etxebizitza babestuak ere ez du orekatzen etxebizitza librearen eraikuntzaren beherakada.
90eko hamarkadan eraiki zen babespeko etxebizitza gutxien, eta 2001-2008 eta 2009-2013 urteen artean egin zuen gora. Baina azken hamarkadan, etxebizitza babestu berriak eraiki ziren, bai Euskadin, bai Nafarroan, baita Espainiako Estatuan ere.
Azken bi urteetako datuari begiratuko diogu (2022-2024): Euskadik aurreko zortzi urteetako emaitzak hobetu ditu, urtean 1.481 etxebizitza babestu berri egin baititu. Nafarroak ez du hobekuntzarik izan, eta beheranzko joera du, 322 etxebizitza babestu egin baititu urtean, batez beste. Eta Espainiak datuak hobetu ditu, baina 2013 baino lehenagoko balioetatik oso urrun jarraitzen du.
Zenbat dira etxebizitza babestuak?
Euskadin, 90eko hamarkadan, etxebizitza babestu berrien ehunekoa % 17ra iristen zen, baina azken hamarkadan datu horrek gora egin du, % 30era arte. Eta, azken bi urteetan, urtean amaitutako etxebizitza berri guztien % 33ra iristen da.
Nafarroan, azken hamarkadan, amaitutako etxebizitza berrien % 25 babestuak izan ziren, baina azken bi urteetan, datu hori % 14raino jaitsi da. Espainian are baxuagoa da: 2022 eta 2024 bitartean amaitutako etxebizitza berrien % 12 ziren babesekoak.
10etik 9, ohiko etxebizitza
Euskal Autonomia Erkidegoan, hamar etxebizitzatik bakarra da "ohikoa ez den" etxea, oporretakoa, alokatzeko etxebizitza edo bizilagunik gabeko etxebizitza.
Ehuneko hori askoz handiagoa da Nafarroan: % 21,5 oporretarako etxebizitzak dira, aldi baterako erabilerakoak, alokairukoak edo bizilagunik gabekoak, eta Espainian, berriz, datua % 28,6ra iristen da.
Etxeak, gero eta txikiagoak
Azken urteotan erosi ditugun etxebizitzen batez besteko dimentsioa nabarmen jaitsi da Euskadin. 2007an, etxebizitzak 95,8 metro koadrokoak ziren, batez beste. Orain, aldiz, batez besteko tamaina 77,5 metro koadroraino murriztu da.
Nafarroan ere lehen baino txikiagoak dira: 2007an, etxeak 120.8 metro koadrokoak ziren, eta orain, aldiz, 95,1 metro karratuko etxeak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.