Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guuk-ek 17.000 bezero lortu ditu lehen urtean, eta errentagarria izan nahi du hiru urteko epean

Konpainiak nabarmendu duenez, bost urtean EAEko eta Nafarroako telekomunikazio merkatuaren % 5 eta % 10 artean bereganatzeko asmoa du, eta hiru urtetan "errentagarria" izan nahi du.
Jon Ander de las Fuentes presidentea eta Juanan Goñi kontseilari delegatua. Argazkia: Guuk
Jon Ander de las Fuentes presidentea eta Juanan Goñi kontseilari delegatua. Argazkia: Guuk

Guuk euskal telefonia operadoreak 17.000 bezero baino gehiago lortu ditu bere lehen urtean, eta aipatzekoa da % 30 berriak direla telekomunikazioen merkatuan; hau da, bezero horiek ez zirela beste operadore batzuetakoak. Bere lehen urteurrenean, konpainiak (120 langile ditu) iragarri du bost urtean EAEko eta Nafarroako telekomunikazio merkatuaren % 5 eta % 10 artean bereganatu nahi duela, eta hiru urtetan "errentagarria" izateko asmoa du.

Konpainiako arduradun nagusiek, Jon Ander de las Fuentes presidenteak eta Juanan Goñi kontseilari delegatuak, euskal operadorearen ibilbidearen lehen urteko emaitzen berri eman dute gaur, Bilbon, prentsaurrekoan.

Gaur egungo 17.000 bezeroetatik 12.500 (% 74) konbergenteak dira (zuntza eta mugikorra kontratatuta dute), batez beste lau produktu baino gehiago dituzte bezero konbergente bakoitzeko, eta guztira 60.000 produktu eta zerbitzu baino gehiago eskaintzen dituzte zuntz, mugikor, telebista eta finkoarekin.

Testuinguru horretan, De las Fuentesek azpimarratu du Guuk duela urtebete sortu zela, mundu mailako pandemia betean, "eskaintza disruptibo eta aitzindari batekin, zintzotasuna, gardentasuna eta letra txikirik gabeko eskaintza batean oinarrituta". Orain, lehen urteurrena bete duenean, geratzeko etorri dela esan du; izan ere, emaitza horiek "merkatuak hemen nahi gaituela erakusten dute".

Urtebetean, "Euskadiko eta Nafarroako biztanleen erdiak baino gehiagok (% 54) konpainia ezagutzen du, eta, sektoreko aktoreen kopurua eta horietako askoren ibilbidea gorabehera, mugikor eta finkoko telekomunikazio-zerbitzuetarako bosgarren konpainiarik garrantzitsuena da", gaineratu du.

2026rako, konpainiak EAEko eta Nafarroako merkatuaren % 5 eta 10 artean bereganatzea aurreikusten du. Arduradunek helburu hori ezarri dute, euren helburuetako bat "tokiko telekomunikazio operadoreen nagusitasuna berreskuratzen laguntzea delako, kontsumitzaileen beharrei balio eta ulermen handiagoa emateko asmoz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X