Espedientea, bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oñatiko Stadler enpresak ez ditu iragarritako 12 kaleratzeak egingo

Langileek greba mugagabea deitua zuten gaurtik aurrera enplegu erregulazio espedientea salatzeko.
Oñatiko Stadler enpresako langileen protesta. Argazkia: @LABsindikatua

Oñatiko (Gipuzkoa) Stadler enpresak atzera egin du eta ez ditu iragarritako langileak kaleratuko. Zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen (63 pertsonako taldetik 12 bota behar zituzten), baina azkenean bertan behera utzi du, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Kaleratzeen kontra, 24 orduko lanuztea egin zuten langileek asteartean, eta gaurtik aurrera greba mugagabea zeukaten deituta.

LABen esanetan, enpresak "pandemia baliatu zuen" 12 kaleratze eta gainerako beharginei soldata % 30 jaisteko asmoa iragartzeko. 

Sindikatu abertzaleak uste du "langileen borrokak" lortu duela espedientea etetea, eta zuzendaritzaren erabakia "oso albiste pozgarria" dela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X