Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errepideetako mantentze-zerbitzuko langile bat zauritu dute N-1ean aire konprimatuko arma batekin

Bart jazo da, Ordizia parean (Gipuzkoa). Behargina arin zauritu dute beso batean, eta 20 urteko gizon bat ikertzen ari dira gertakari horrekin zerikusia duelakoan.
Errepideetako mantentze lanetako beharginak.
Errepideetako mantentze lanetako beharginak. Argazkia: @Zerbitzuustela

Gipuzkoako Foru Aldundiko errepideetako mantentze-zerbitzuko langile bat zauritu dute bart, N-1 errepidean, Ordizia parean (Gipuzkoa), aire konprimatuko arma batekin tirokatuta, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

01:00a aldera, behargina errepide horretako mantentze-lanetan zebilen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, aire konprimatuko arma baten balatxo batek bete-betean jo dionean. Inpaktuaren ondorioz, gizonak min hartu du besoan, zauria larria izan ez bada ere. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du eta 20 urteko gizon bat identifikatu du gertakariarekin zerikusia duelakoan.

Zerbitzu Ustela izeneko Twitterreko kontuak (langile horiek jasaten duten "prekarietatea" salatzeko sortua) gertatutakoaren berri eman du:

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X