Expovacaciones
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Expovacaciones hartuko du asteburuan BECek, iazko geldialdiaren ostean

Guztira, 163 sinadurek hartuko dute parte Expovacaciones turismo azokan, urriaren 1etik 3ra, Bilbao Exhibition Centren. Azokak "eskaintza zabala eta jarduera berriak" eskainiko ditu, "datozen udazken, negu eta udaberriko oporraldiak prestatzeko".
Expovacacionesen aurreko edizio bateko irudia.
Expovacacionesen aurreko edizio bateko irudia. EITB

Urriaren 1etik 3ra bitartean, 163 sinadurek hartuko dute parte Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo den Expovacaciones turismo azokan, pandemiaren ondorioz iazko edizioa bertan behera geratu ostean.

Expovacaciones jaialdiaren azken edizioa 2019ko maiatzaren 10etik 12ra egin zen; 69.000tik gora bisitari eta 228 erakusketari izan zituen edizio horrek. Iazko apirilaren 24tik 26ra programatuta zegoena bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz.

Expovacaciones azokaren edizio honen berritasunetako bat data bera da, ez bait ohi bezala bigarren hiruhilekoan egingo, urrian baizik. BECek jakitera eman duenez "eskaintza zabala eta jarduera berriak" eskainiko ditu, "datozen udazken, negu eta udaberriko oporraldiak prestatzeko".

"Estatuko ia helmuga guztiak" egongo dira ordezkatuta: Aragoi, Asturias, Valentziako Erkidegoa, Euskadi, Murtzia, Andaluzia, Katalunia, Extremadura, Nafarroa, Kanariak, Balearrak, Gaztela eta Leon, Kantabria, Gaztela Mantxa eta Galizia, baita Portugal eta Maroko ere.

Doan sartu ahal izaango da Expovacacionesera, gonbidapenen bidez beti ere. Kirol- eta abentura-turismorako eremu bat izango du, Expovacaciones Esperimentua, surfeko ekitaldi eta kanpamenduei, lasterketei eta bizikleta-probei buruzko hitzaldiekin.

"Dastatu Expovacaciones" gunean, hainbat autonomia erkidegotako produktu esanguratsuez gozatu ahal izango du bisitariak, eta gastronomiarekin lotutako oporrak antolatzeko informazioa aurkitu.

Gainera, hilaren 2an, BEC Extreme Dorrearen hirugarren edizioa egingo da. Bertan, parte-hartzaileek BECeko bulegoen dorreko 19 solairuetako 626 mailak igo behar dituzte ahalik eta denbora laburrenean. Dagoeneko 116 pertsonak eman dute izena, tartean 32 suhiltzailek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X