Deskontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaurtik aurrera eman dezakete izena establezimenduek Euskadi Bono Denda programan

Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketaren gainean. Programa 2022ko martxoaren 31n amaituko da.
Arropa-denda bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arropa-denda bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astelehenean argitaratu zuen Euskadi Bono Denda programaren edizio berria arautzen duen agindua, eta, horrenbestez, gaur, hilak 28, hasi da saltokien atxikitzeko prozesua. Programa 2022ko martxoaren 31n amaituko da, bonuak trukatzeko bigarren aldiaren ondoren.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak azaldu duenez, establezimenduak atxikitzeko prozesua programa indarrean sartu eta hurrengo hiru asteetan zehar egingo da, eta, ondoren, bost egun baliodun egongo dira atxikimendua eskatzen duten establezimenduek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Kanpaina honetan parte hartuko duten establezimenduen behin betiko zerrenda egindakoan, bi aldi irekiko dituzte deskontu-bonuak trukatzeko. Lehenengoa programa indarrean jartzen den egunean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da; bigarrena, berriz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da.

Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketaren gainean. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorako pertsonek eskuratu ahalko dituzte bonuak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 50 euroko balioa duten bost deskontu-bonu eskuratu ahalko ditu, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahalko ditu, erosketa bakar batean edo gehiagotan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 4.650.000 euro bideratu ditu programa honetara, eta, guztira, 465.000 bonu jarriko dituzte eskuragarri. Jaulkitako deskontu-bonuak lurralde historiko bakoitzean atxikitzen diren establezimenduetan banatuko dira, bakoitzaren pisu demografikoaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X