Sindikatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk azaroaren 24an eta 25ean egingo du 15. Kongresua Euskalduna Jauregian

Zuzendaritza berria parekidea izango da, eta Mitxel Lakuntzak gidatuko du. Biltzarrean 700etik gora ordezkari batuko dira, eta, besteak beste, datozen urteetarako estrategia zehaztuko dute.
Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak aurkeztu du ELAren 15. Biltzarra. Argazkia: ELA sindikatua

ELA sindikatuak azaroaren 24an eta 25ean egingo du 15. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian, "Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu" goiburupean.

Bilkuran, 736 ordezkarik hartuko dute parte, Batzorde Exekutiboaren kudeaketa aztertuko dute eta sindikatuaren datozen urteotarako lan-ildo nagusiak zehaztuko dituzte.

Halaber, kongresu horretan zuzendaritza berria aukeratuko dute. ELAren Batzorde Nazionalak dagoeneko egin du bere proposamena. Hiru pertsona berri aurkeztuko dira, hirurak emakumezkoak (Leire Gallego Lopez de Goikoetxea, Alazne Mantxola Mintegi eta Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña), eta, ondorioz, zuzendaritza berria parekidea izango da. Mitxel Lakuntzak idazkari nagusi izaten jarraituko du.

Biltzarra aurkezteko agerraldian, Lakuntzak iragarri du "aldaketa handiak" (lan-erreforma, pentsioen erreforma…) datozela, eta kapitalaren aurrean "benetan garrantzitsuak diren gauzak aktibatu, lortu eta zaindu" behar direla azpimarratu du.

Sindikatuak transformazio sozialaren, ekologikoaren, demokratikoaren eta feministaren aldeko apustua egingo du.

Ildo berean, zaintza lanak erdigunean jartzeko lehentasuna izango dute, "pandemiak erakutsi baitu balioa kendu zaiela eta prekarizatuta daudela".

Lurraldetasunari dagokionez, ELAk izaera errepublikazalea izango duen euskal estatu independentea aldarrikatuko du. "Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua Madrilen hartzen diren erabakien kudeatzaileak baino ez dira", kritikatu du.

Horrez gain, "bestelako negoziazio kolektiboa" eskatu du, prekarietateari aurre egiteko. "Patronalen eta gobernuen posizio gogorrak direla eta, gure ekintzaren erdigunean grebak eta mobilizazioak kokatzea besterik ez dugu, batez ere eremu feminizatuetan egiturazko aldaketak eragin nahi baditugu", azaldu dute.

Aliantzei dagokienez, ELAk berretsi du "euskal gehiengo sindikala" elkarlanean aritzen jarraitzeko lanean jarraituko duela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X