TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurten iaz baino % 75 turista gehiagok hartu dute ostatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan

2020ko udarekin alderatuta, gaualdi eta bezero gehiago erregistratu dituzte EAEko ostatuek. Dena dela, ez dira pandemia aurreko kopuruetara iritsi.
Turistak Puppy txakurraren aurrean
Turistak Puppy txakurraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotel establezimenduek 919.268 bezero erregistratu dituzte aurtengo udan, iaz uztailetik irailera baino % 74,5 gehiago, baina pandemia aurreko zenbakietara iritsi gabe. Sarrerak % 8,3 jaitsi dira 2019ko datuekin alderatuta. Gaualdiak % 81,3 hazi dira iaztik, 1.876.104 guztira, baina 2019an baino % 10,7 gutxiago dira.

Eustat estatistika institutuak gaur zabaldutako datuen arabera, Bizkaian izan da igoerarik handiena. Sarrerak % 104,7 hazi dira (guztira 404.317) eta gaualdiak, ostera, % 106,3 (guztira 820.965 ). 2019arekin alderatuta, ordea, % 15,4 egin dute behera sarrerek eta % 14,8, gaualdiek.

Araban ere igoera nabarmena izan da, baina Bizkaian baino txikiagoa. Guztira, 127.212 sarrera izan dira, iaz baino % 84 gehiago, baina duela bi urte baino % 3,6 gutxiago. Gaualdiekin ere antzeko zerbait gertatu da: 2020ko udakoak baino % 89,4 handiagoak izan dira, baina 2019koak baino % 5,3 txikiagoak.

Gipuzkoan hauteman dute igoerarik txikiena, hain zuzen ere, 2020ko datuak beste bi lurraldeetan baino hobeak izan zirelako. Gipuzkoan, 2020ko hilabete horietan % 49,1 egin du gora sarrera kopuruak eta gauenak, aldiz, % 59,7. 2019ko udarekin alderatuta, % 1,1 sarrera eta % 7,8 gaualdi gutxiago izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoa bisitatu dutenen % 33,5 atzerritarrak dira, iaz % 30,5 ziren. 2019ko udan, ostera, bisitarien ia erdia (% 49,5) atzerritarrak ziren.

Bisitari bakoitzak 2,04 egun egin ditu, batez beste, iaz baino pixka bat gehiago (1,96 egun), baina 2019an baino gutxiago (2,10 egun).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X