Albiste da
Osasun larrialdiaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du zineman kontsumitzeko debekua indargabetzea, premiazko neurri gisa

Epaimahaiak atzera bota du zinema-aretoen elkartearen eskakizuna, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren kontra aurkeztu duen helegitea onartzen badute, kalte-ordainak jasotzeko aukera izango dutela argudiatuta.
Yelmo zinema-aretoa. Argazkia: @Arteanet

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-aretoen elkarteak auzitegira jo zuen establezimendu horietan kontsumitzeko debekuaren kontra helegitea aurkezteko.

Auzia argitu bitartean eta premiazko neurri gisa, debeku hori indargabetzea eskatu zuen, Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketa horrek galera ekonomiko "larriak" eragiten dizkiola argudiatuta.

Alabaina, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kautelazko neurri berezirik ez hartzea erabaki du eta Eusko Jaurlaritzari urriaren 28ra arteko epea eman dio bere alegazioak aurkez ditzan.   

Epaimahaiak onartu du neurri murriztaile horrek kalte ekonomikoak eragin ditzakeela sektore horretan, baina azpimarratu du zinema-aretoen elkarteak kalte-ordainak jasotzeko aukera izango lukeela bere helegiteak aurrera egin badu.

Gauzak horrela, ez du kautelazko neurri berezirik hartuko eta Eusko Jaurlaritzaren argudioak entzun ostean emango du bere ebazpena.

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X