Kotizazioak beste koxka bat igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, % 0,5etik % 0,6ra
Langileen kotizazio sozialak koxka bat igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, hamar urtean % 0,5etik % 0,6ra, Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak atzo elkarrizketa sozialaren mahaira eramandako testuaren arabera.
% 0,6ko igoera horren % 0,4 enpresak ordainduko luke eta gainerako % 0,2 langilearen gain geldituko litzateke, mahai sozialeko kide den UGT sindikatuak adierazi duenez.
UGT eta CC.OO. sindikatuek "ontzat" jo dute Gobernuak Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoaren definizioari dagokionez izandako jarrera-aldaketak, diru-sarrerak hobetuz, egungo pentsio-sistemaren Jasangarritasunaren Faktorea ordezkatzeko.
Halere, biek al biek espero dute Exekutiboak bere proposamena hobetzea "nahikotasunaren bidetik", horrek elkarrizketa sozialean etorkizunean egon daitezkeen negoziazioetan aurrebaldintzarik ezarriko ez badu ere.
UGT eta CC.OO.-k adierazi dut arlo honen gainean lanean jarraituko dutela datozen egunetan.
Joan den astean, kotizazioak igotzeko proposamenak ezinegona eragin zuen Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioan (CEOE); izan ere, diotenez, horrek enpresen kostuek gora egitea dakar berriro, 2022ko aurrekontu-proiektuan jasotako Sozietateen gaineko Zergaren gutxieneko tasaren igoeraren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) igoeraren ondoren. Igoera berria deitoratu dute, enpresa-gastua are gehiago igotzea dakarrelako.
Ildo beretik mintzatu da gaur goizean Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea Euskadi Irratian, esan duenez, igoera hori "ez da lagungarria izango lanpostuak sortzeko eta susperraldiaren bidetik sakontzeko".
Gauzak hala, 2023tik aurrera jarriko litzateke indarrean Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoa, hamar urterako, gaur egun 2100 milioi baino pixka bat gehiago dituen pentsioen Erreserba Funtsa gizentzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.