Elizak immatrikulatutako 2.952 ondasunen nota sinpleak bildu ditu Nafarroako Gobernuak
Eduardo Santos Foru Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak 1900. urtetik aurrera Foru Erkidegoan Elizak immatrikulatutako 2.952 ondasunen nota sinpleak bildu ditu eta Nafarroako Parlamentuari aurkeztu dizkio astearte honetan, Nafarroako Gobernuari informazio hori biltzeko eskatzen zion parlamentu-agindua betez.
Foru Erkidegoko jabetza-erregistroen bidez, eta 1900etik 2021era arte Elizak egindako immatrikulazioak eta immatrikulatutako ondasunen salerosketa-eragiketak jaso ditu Foru Gobernuak.
Santosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak "lan egingo du" immatrikulatu diren ondasun komunak berreskuratu nahi dituzten udalerriei laguntzeko.
Kontseilariak bi hamarkadatako immatrikulazio-jarduera nabarmendu du: 80ko hamarkadan eta 2000 eta 2010 bitartean izandakoa. Hala ere, zehaztu duenez, hamarkada bakoitzean ez da berdina jarduera. 1990 eta 2010 artean, esaterako, "olatu bat" izan zen 2003, 2004, 2005 eta 2006. urteetan. Guztira, lau urte horietan 865 ondasun immatrikulatu zituzten, "1998an onartutako Hipoteka Legearen erreformari egozteko modukoak".
Immatrikulatutako ondasunen tipologiari dagokionez, esan du parrokiako tenplu, baseliza, antzinako baseliza, eliza, abadia eta basilika gisa tipifikatutako ondasunak 981 direla, guztizkoaren % 33. Parrokiako tenpluak dira gehien: 676. Horren esanetan, baina, beste ondasun batzuk ere badaude, nekazaritza-lurrak edo nekazaritza-ustiategiak, besteak beste. Horien artean, 234 baratze, 216 zereal-alor, 195 zelai, lehorreko 181 sail eta ureztatzeko 16 daude.
Bildutako nota sinpleetan, 187 etxebizitza eta 101 hiri-finka ageri dira, baina horiei beste tipologia batzuk gehitu dakizkieke; lokalak (36), merkataritza-lokalak (20), garajeak (9) eta patioak (8), esaterako. 7 eraikin, parrokiako 3 frontoi, 10 trasteleku, 7 soto eta 3 parke ere ikus daitezke horien artean.
Lursail motaren arabera bilduta, 1.806 hiri-lur, 1.073 landa-lur, 2 landa-lur eta hiri-lurzoru eta sailkatu gabeko 71 jabetza horien artean. "Horrekin guztiarekin, hiri-finketako 653.453 metro karratuko hedaduraz ari gara, eta landa-finketako 3.429.227 metro karratuko hedaduraz", nabarmendu du Santosek. Gainera, hiri-finketako ondasun higiezin "ia guztietan" azalera beheko solairuari dagokio soilik.
Horrela, sailkatu gabeko metro koadroak barne, 4.107.000 metro koadro baino gehiago immatrikulatu ditu Elizak Nafarroan; "Sadar futbol zelaiaren tamainako 575 futbol-zelai bezalako zabalera", adierazi du.
Erregistroen berri duten 2.952 jabetzak 267 udalerritan daude banatuta. Kopuru absolutuei erreparatuz gero, Esteribarren immatrikulatu ditu Elizak ondasun gehien (109), baina Iruñea (87), Baztan (75), Longida (64), Galoze (60), Eguesibar (56) eta Gesalatz (54) ere ageri dira zerrendan.
Kontseilariak, hala ere, merindadeen arabera multzokatu ditu datuak, banaketa "uniformea" ez dela adierazteko. Immatrikulatutako ondasun gehienak Zangozako merindadean (1.036) eta Iruñekoan (904) daude, Lizarrakoarekin batera Elizak immatrikulatutako ondasunen % 86 biltzen baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua; Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.