Langile bat hiltzen da 11 egunean behin lan-istripuz Euskadin
Lan istripuen-ondorioz, 27 hildako eta larri zauritutako 162 pertsona izan ziren Euskadin, urteko lehen hamar hilabeteetan. Hala, langile bat hil da hamaika egunean behin, lanorduetan zein lanera bidean edo bueltan gertatutako ezbeharrengatik; eta larri zauritu, bi egunean behin. Osalanek jaso ditu datuok, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.
Guztira, 30.189 euskal langilek hartu behar izan zuten baja lan-istripu baten ostean urteko lehen hamar hilabeteetan. Horrek, iazko aldi bereko datuei dagokionez, % 17ko hazkundea suposatu du, alegia, 4.405 pertsona gehiago zauritu dira.
Osalanek argitaratutako datuen arabera, urtarriletik urrira 26.052 istripu (+ % 18,1) izan ziren lanorduetan, eta 2.869 ( + % 8,3), 'in itinere'. Bestalde, 1.268 ( + % 17,4) izan ziren bajak eragin zituzten birgaixotzeak.
Lanaldian zehar gertatutako istripuen artean, 25.887 arinak izan ziren, 141 larriak eta 24, hilkorrak (2020an baino bost gehiago). 'In itinere' gertatutako istripu arinak 2.845 izan ziren, 21 istripu larri eta hiru hildako.
Lurraldeka, ezbehar-kopurua % 22,5 hazi zen Araban, lanaldian zehar gertatutako 4.817 istripurekin; % 17,6 Bizkaian, 13 058 ezbeharrekin, eta % 16,5 Gipuzkoan, 8.177 ezbehar izan baitziren.
Bestalde, Zerbitzuen sektorean izan ziren istripu gehien lanorduetan (14.182 istripu); ondoren, Industrian (8.252 ezbehar), Eraikuntzan (3.136 pertsonak izan zuten istripua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzan (482 baja).
Hala, lan ezbehar-kopuru handiena Eraikuntzak izan zuen (55,6 baja mila langileko), Industriak gero (50,4 baja), Lehen Sektoreak (49,6 baja mila langileko) eta Zerbitzuek (20,4 baja).
Gainera, Euskadin 1.078 lan-gaixotasun berri zenbatu zituzten urtarriletik urrira bitartean, laneko baja eragin zutenak. Horrek % 74ko hazkundea suposatzen du, 2020ko datuen aldean. Bajarik eragin ez zuten lan-gaixotasunen kasuan, 1.084ra iritsi ziren, 2020an baino % 10,4 gehiago.
Lan-ezbeharra Bergaran
Hain zuzen ere, larunbat honetan behargin bat hil da lan-istripuan Bergaran, LAB sindikatuak adierazi duenez. Hildakoa 44 urteko gizona zen, markinarra, Fagor Ederlan enpresako langilea.
Sindikatuak salatu duenez, heriotza "ez da zoriaren edo patuaren ondorio", txandakako lanaldiekin du zerikusia, gauekoarekin batez ere, "osasun fisikoan eta psikologikoan duen eragin txarragatik".
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.