Lan-istripuen kopuruak % 19 egin du gora EAEn uztailera arte: 2020an baino 3.400 gehiago izan dira
2021eko lehen zazpi hilabeteak kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 21.520 langilek izan dute laneko baja lan-istripuren batengatik. 2020ko epe horri berari erreparatuta, datu horrek esan nahi du lan-istripuen kopuruak % 18,7 egin duela gora; guztira, iazko lehen zazpi hilabeteetan baino 3.397 langilek gehiagok izan dute lan-istripuren bat.
Lanaldian izandako istripuak eta lanera joan edo bertatik bueltatu bitartean izandakoak zenbatu dituzte datua ondorioztatzeko. Adierazgarria da, horrez gain, lehen seihileko datuari begiratuta, gorakada % 8,5ekoa zela, baina, uztaila ere zenbatuta, hazkunde hori bikoitza da.
Osalanen datuen arabera, lanaldian izandako istripuak, urtarriletik uztailera arte, 18.556 izan dira (% 19,3 gehiago), eta 'in itinere' jazotakoak, aldiz, 2.040 (% 14,7 gehiago). Baja ekarri zuten 914 berrizkatura izan dira, hau da, % 16 gehiago.
Lanaldian izandako istripu guztiak kontuan izanik, 18.461 arinak izan dira (2020an baino % 19,6 gehiago), 90 larri (beherakada izan da horretan, % 12,6koa), eta 15 kasutan langileren bat hil da (2020ko kopurua errepikatu egin da). 'In itinere' jazotako ezbeharrei erreparatuta, 2027 arinak izan dira (% 14,8ko gorakada izan da), hamar larriak izan dira (2020an, 11), eta hiru langile zendu dira (2020an, bi).
Hiru lurraldeetan hazi egin da
Lurraldeka, lan-istripuak hiruretan izan dira ugariagoak; Araban, % 23,5 hazi da (3.318 ezbehar jazota, lanaldian); Bizkaian, % 19,8 (9.458); eta Gipuzkoan, % 16,4 (5.790) istripu).
Lanaldian izandako ezbeharrak aztertuta, Zerbitzuetan jazo dira gehien (9.995 istripu); zerrenda horretako bigarren postuan, Industria dago (6.018 ezbehar); Eraikuntzan 2.242 istripu izan dira, eta Nekazaritzan, Abeltzaintzan eta Arrantzan 311 baja izan dituzte.
Eraikuntzan izan dute lan-istripuetako tasarik handiena: hain zuzen, 39,8 baja, 1.000 langileko). Industrian, tasa 36,8koa da; Lehen Sektorean, 32,7koa; eta Zerbitzuetan, 14,4koa.
Halaber, Euskadin, 2021eko urtarriletik uztailera arte, laneko baja sortu zuten 886 gaixotasun profesional berri izan dira; 2020an zenbatutakoekin alderatuta, gorakada % 20koa izan da.
889 gaixotasun profesionalek ez zuten bajarik ekarri; 2020an 706 izan ziren, hau da, aurten baino % 26 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.