KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko KPIa % 5,1era igo da Euskadin eta % 5,7ra Nafarroan, azaroan

Prezioen gorakada horren atzean elikaduraren garestitzea eta energiaren prezioen igoera daude.
Supermerkatu bateko erosketa-orga
Supermerkatu bateko erosketa-orga. Argazkia: Pixabay.

Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 5era igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azaroan, iazko urriaren aldean. Nafarroan, urtetik urterako KPIaren igoera handiagoa izan da, % 5,7raino. Prezioen gorakada horren atzean energiaren eta elikaduraren garestitzea dago.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) asteazken honetan argitaratutako datuen arabera, prezioak % 0,1 igo dira EAEn aurreko hilaren aldean, eta % 0,6 Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, inflazioa % 5,1 igo da EAEn. Lurraldez lurralde aztertuta, Arabak urte arteko % 5,4ko KPIa izan du, Gipuzkoan % 5,1ekoa eta Bizkaian % 5,0koa.

Urriko igoerari dagokionez, Araban % 0,1 igo da, Bizkaian % 0,2 eta Gipuzkoan ez da aldaketarik izan.

Urtea hasi zenetik, KPIa % 5,3 igo da Araban, % 4,9 Bizkaian eta % 5,2 Gipuzkoan.

Etxebizitza eta Garraioa daude prezioen garestitzearen atzean, bai 2020ko azaroarekin alderatuta, bai 2021ean. Horrela, urte arteko % 17ko eta % 12,8ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren, eta urteko lehen hamaika hilabeteetan, % 16koa eta % 11,3koa, hurrenez hurren.

Estatu espainiarrean, inflazioa % 0,3 igo zen azaroan, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 5,5era igo zen, urriko tasa baino hamarren bat gorago eta 29 urtetan izan duen mailarik altuenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X