4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk 2021ean, 2020koak halako hiru
BBVA taldeak 4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu 2021ean, aurreko urtean baino 3,6 aldiz gehiago, erakundeak ostegun honetan jakitera eman duenez. 2021eko laugarren hiruhilekoan bakarrik (1.341 milioi) 2020 osoan izandako mozkina hobetu du.
Era berean, banku-taldeak akzioko 31 zentimoko dibidendua ordainduko duela iragarri du, azken hamar urteetako handiena eskudirutan.
Errepikakorrak ez diren emaitzak alde batera utzita, BBVAk 2021ean 5.069 milioi euroko mozkina (+%95,5) lortu du, hau da, 2020ko ekitaldiko emaitzak ia bikoiztu ditu. Azken hamar urteetako emaitza errepikaririk handiena da, "diru-sarreren portaera onak eta kreditu-hornidura txikiagoek" eraginda.
Akziodunaren ordainketari dagokionez, akzioko 23 zentimo gordineko dibidendua eskudirutan ordaintzeko proposamena egingo dio bankuak batzar orokorrari, honek onar dezan. 2022ko apirilerako aurreikusita dago ordainketa hori, eta bankuak 2021eko urrian ordaindu zituen 8 zentimoei gehituko zaizkie. Guztira, 31 zentimo dira, beraz, 2021eko ekitaldirako, azken 10 urteetan eskudirutan egindako akzio bakoitzeko dibidendu handiena; % 44ko 'payout' -a, alegia.
Gainera, 3.500 milioiko programaren bigarren zatia abiaraziko du, akzioak berrerosteko. 'Invester Day' izenez ezagutzen denaren ondoren, 1.500 milioiko lehen tartearekin hasi zuen prozesua, eta orain bigarrena jarriko du martxan, 2.000 milioikoa, 2022ko urriaren 15a baino lehen gauzatzeko asmoz.
Erakundearen kontuko marjina guztiek egin dute gora 2021eko ekitaldian: interesen marjina % 0,6 igo da, marjina gordina % 4,5 eta marjina garbia % 4,1. Komisioen diru-sarreretan egindako ekarpena % 15,6 hazi da, eta kostuen errubrika, berriz, % 4,9ra mugatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.