Espainiako BPGaren hazkunde aurreikuspena % 5,6raino igo du Bruselak 2022rako
Europako Batzordeak hobetu egin du ostegun honetan Espainiako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde aurreikuspena. Hain zuzen ere, Bruselak aurreikusi duenaren arabera, % 5,6raino haziko da BPGa aurten, baina 2023an egonkortu egingo da, % 4,4an. Horrek esan nahi du Europar Batasunean hazkunde ekonomiko handiena izango duten herrialdeetako bat izango dela Espainia.
Gainera, inflazioak ere goranzko joera hartuko du 2022an, % 3,6raino, energiaren prezioak igoko direlako. 2023an, baina, moteldu egingo da igoera (% 1,1). Edozein modutan, 2021eko azaroan egindako aurreikuspenak gaindituko ditu Espainiak.
Kontsumo pribatua eta inbertsioa izango dira hurrengo bi urteetan Espainiako ekonomiaren hazkundean giltzarri. Hala, pandemia hasi aurreko mailan kokatuko da berriro BGPa 2022ko azken hiruhilekoan, duela hiru hilabete aurreikusitakoa baino lehenago.
Urteko bigarren seihilekoan indarra hartuta, BPGak % 5eko hazkundearekin itxi zuen iaz urtea. Esportazioek eta inbertsioek lagundu zuten horretan. Aldiz, energiaren prezioek eta covid-19ak eragindako kutsatzeek kontsumo pribatua murriztu zuten.
Omikron aldaeraren iritsierak ere "berehalako eragina" izan zuen Espainiako ekonomian 2021aren bukaeran, baina Bruselak uste du 2022ko lehen hiruhilekoan ondorio are nabarmenagoak ekarriko dituela, lan merkatuan bajak ugaritu direlako. Hartara, martxora arte, soilik % 0,6 haziko da BPGa.
Ekonomiak, ordea, apiriletik aurrera berreskuratuko du indarra. Hiru hilean behin % 1eko hazkundea izango du, 2023aren hasierara arte, eta hazkundea egonkortu egingo da orduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Astearte honetan hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.