Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ErNEk irabazi ditu berriro Ertzaintzako hauteskunde sindikalak, baina Esanek aldea murriztu du

ELA Ertzaintzaren Mahai Sektorialetik kanpo geratu da. SiPEk, berriz, ordezkaritza lortu du bertan. Euspelek babesa handitu du, eta hirugarren indarra da.
ErNE sindikatuaren protesta bat Legebiltzarraren kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE
ErNE sindikatuaren protesta bat Legebiltzarraren kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE

ErNE sindikatuak irabazi ditu berriz ere Ertzaintzako hauteskunde sindikalak botoen % 35,5 lortuta, Esan (% 32,3), Euspel (% 12,9), SiPE (% 9,8) eta ELA (% 7,8) sindikatuen aurretik.

Aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, ErNEk 3,2 puntu eta 3 ordezkari sindikal galdu ditu, 26 ordezkari izatetik 23 izatera igaro baita. Esanek, berriz, gora egin du, 2017an baino 4 puntu eta 3 ordezkari gehiago eskuratuta (21 guztira). Hala, ErNerekin duen aldea txikitzea lortu du; izan ere, 2 ordezkariko aldea dago orain bien artean, eta aldea 8koa zen duela bost urte.

Euspelek ere jasotako babesa handitu du, eta 8 delegatu eskuratu ditu. Hirugarren indarra da, beraz, ELAri tokia kenduta.

Hain justu, ELAk jasan du beherakada nabarmenena, 8 ordezkari izatetik 5 izatera pasatu baita. Sindikatu abertzalea Ertzaintzaren Mahai Sektorialetik kanpo geratu da, horrenbestez.

SiPEk, bestalde, Mahaian ordezkaritza lor lezake, 6 delegatu bereganatu baititu (5 zituen lehen).

Guztira, 63 ordezkari aukeratu dituzte: 26 Bizkaian, 20 Gipuzkoan eta 17 Araban.

7.519 agentek izan dute hauteskundeetan botoa emateko aukera, eta horien % 66,5ek botoa aurretik emateko eskubidea baliatu dute. Asteazkenean amaitu zen botoa aldez aurretik emateko epea, eta gainerakoek ostegun honetan aurrez aurre bozkatzeko aukera izan dute, 09:00ak eta 18:00ak bitartean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X