Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
CAF
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek 200 milioi euroko kontratua sinatu du Saudi Arabian

Zerbitzuen kontratuak, besteak beste, bost urtez trenak mantentzeko lanak egitea jasotzen du.
CAFen tren bat Saudi Arabian.
CAFen tren bat Saudi Arabian. Argazkia: CAF

CAF taldeak  200 milioi euroko kontratu bat sinatu du Saudi Arabia Railways (SAR) tren operadorearekin. Azken urteotan, CAF enpresak unitateak hornitzeko eta mantentzeko kontratuak adostu ditu Saudi Arabiarekin.

Zerbitzuen kontratu berriak datozen bost urteetan CAFek hornitutako trenak mantentzeko lanak jasotzen ditu. Halaber, ingeniaritza sail bat sortuko dute, SAR enpresako langileak trebatu eta trenak berregokitzeko instalazioak moldatzeko. Zerbitzua digitalizatzeko zentro bat ere sortuko dute, sistema eta tresna digitalak garatzeko. CAFek eta SARek urteak daramatzate arlo horretan lanean.

CAFen trenek zerbitzua ematen duten tren sareak 1.700 kilometroko luzera du, eta Riad hiriburua beste hiri eta zonalde garrantzitsu batzuekin lotzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X