Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak enpresentzako "neurri eta laguntza azkarrak" eskatu ditu
Aitor Urzelai Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako (SPRI) zuzendari nagusiak Ukrainako inbasioaren ondorioz kalteak jasan dituzten enpresentzako "neurri eta laguntza azkarrak" eskatu ditu, ETBko "Egun On Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Batetik, energiaren eta lehengaien prezioei "nolabaiteko mugak edo topeak" ezartzeko eskatu die Urzelaik erakundeei, eta, bestetik, elektrizitatearen prezioa gasarenetik erabat bereiztea garrantzitsutzat jo du, argindarraren salneurria jaisteko.
Azkenik, behin-behineko marko legal bat ezartzeko eskatu dio Europar Batasunari, "gobernu desberdinok malgutasun gehiago izan dezagun enpresentzako laguntza zuzenak bideratu ahal izateko". Horren harian, Europako funtsak bideratzeko prozesua bizkorragoa izatea ere nahiko luke.
SPRIren zuzendari nagusiaren hitzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak "errekuperazio bidean" harrapatu ditu Ukrainako gerrak, "baina oraindik erabat errekuperatu gabe". 2020ko barne produktu gordinaren beherakadaren ostean, 2021ean zerbait errekuperatu ziren, eta orain "ziurgabetasuna" da nagusi. Hori "ekonomiaren etsaia" dela adierazi du.
Ukrainako eta Errusiako merkatuek "nahiko garrantzi nabaria" dute EAEko ekonomiarentzat. Proportzionalki, inportazioetan du pisu gehien, baina enpresa batzuentzat "garrantzitsua" da. Kontratu asko bertan behera geratu dira, logistika arazoengatik edo debekuengatik, besteak beste.
"Kezkagarriena inportazioetan dago, inflazioagatik eta lehengaien eskasiagatik", esan du Urzelaik. Horren arabera, enpresa batzuen "errentagarritasuna zalantzan" jartzen ari da, kostuak asko handitu direlako, eta lantegi batzuetan "momentuko geldialdiak" egin behar izan direla adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak etxejabeentzako aseguru publiko ezartzea bat bultzatu du, erreferentziazko prezioen indizearen araberako alokairuak sustatzeko
Itxaso sailburuak azaldu duenez, Aloka+ programa berriaren bitartez "etxebizitza alokairu-merkatura ateratzeko zalantzak dituzten jabeei segurtasuna eman nahi zaie". Izan ere, aseguru publiko eta doakoa bermatuko zaie etxejabeei, maizterrek ordaintzen ez dutenerako eta kalte materialei aurre egin ahal izateko.
Hil egin da Igantzin traktorearekin istripua izan eta larri zauritu zen gizona
Ezbeharra atzo gertatu zen, 14:08 aldera, Bordako soroan. Gizona traktore txiki batekin ari zen lanean, istripua izan zuen eta ibilgailuak harrapatu egin zuen. Ezbeharraren ondorioz, beharginak zauri larriak zituen.
ENBAk eta EHNEk hegazti gripeari "zorroztasun zientifikoarekin" aurre egiteko eskatu dute, ez "neurri politikoekin"
Nekazarien elkarteen ustez, “hein handi batean landakoa, estensiboa eta ekologikoa” den Euskadiko ekoizpen-sisteman itxialdiak “gaixotasunak zabaltzeko arriskua” dakar.
Euskal taxilariek Bilbo erdigunea kolapsatu dute VTCen "inpunitatea" salatzeko
Kolektiboak hiru orduko lanuzteak egin ditu eta manifestazioa ere egin dute Bilboko kaleetan, Udaletxearen aurrean amaituta. VTC zerbitzuen "lehia bidegabea" salatu dute.
Denbora tarte zehatz batzuetan konfinamendua utzi eta kanpora atera ahal izango dira aire librean hazitako oiloak EAEn
Oilategietatik edo haztegietatik ateratzean, hegazti basatiekin kontaktua izatea saihestuko duen estalpe estiloko sistema bat erabili beharko da, hegazti-gripeak kutsatzea eragozteko. Bestelde, euskal erakundeek eta sektoreak jarraipen-mahai bat eratzea erabaki dute, gaixotasunaren bilakaera eta aplikatu beharreko neurriak aztertzeko.
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen negoziazioa, hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzordea eta abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaurlaritzak bilera deitu du astelehen honetarako hegazti gripearen konfinamenduari salbuespenak bilatzeko
Hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola aske dauden hegaztien ustiategiak sareekin estaltzea, aire zabalean ematen duten denbora murriztea edota zaintza indartzea, une bakoitzean dagoen arrisku-mailaren arabera. Eusko Jaurlaritzako, aldundietako eta hegaztien sektoreetako ordezkariak izango dira bileran.
ELA eta LAB ez dira Torresekin bilduko, Parlamentuak gutxieneko soldataren herri-ekimena baztertu eta gero
Bi sindikatu horiek, gainera, iragarri dute auzitara eramango dutela Confebask, gai horri buruz hitz egiteko "negoziazio mahaia eratzeari uko egiteagatik", justiziak "patronalaren negoziatzeko betebeharra bete dezan".
Urte arteko KPIa hamarren bat jaitsi da EAEn, % 3,2ra arte, eta % 2,7 igo da Nafarroan
Elikadura eta elektrizitatea dira Hegoaldean gehien garestitu direnak.
Arrautza ekoizle txikiek kezkaz hartu dute itxialdia, ekoizpena jaitsiko delako
EITB Erlia Arrautza Ekologikoak etxeko Amaia Arriagarekin izan da. 500 oilo dituzte eta ekologikoan egiten dute ekoizpena. Duela urte batzuk ere antzerako egoera bizi izan zuten arren, oiloek biziko duten estresarekin kezkatuta dago. Badaki arrautzen ekoizpenak behera egingo duela eta itxialdia ahalik eta motzena izatea espero du.