Inportazioen % 6,5 Errusiatik iritsi ziren Euskadira 2021ean
Euskadik Errusiatik 1.378,7 milioiko inportazioak egin zituen 2021ean, erosketa guztien % 6,5, Eustatek ostegun honetan jakitera eman duenez. Errusiatik ekarritako inportazioen % 85,8 petrolio-produktuak dira (gasolioa, fuel-olioa eta gas naturala). Ukrainarekin salerosketa gutxiago egin zituen Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE): 160,2 milioiko inportazioak eta 40,6 milioiko esportazioak.
Dagoeneko Ukrainako gerra izaten ari den ondorioak ikusita, Euskadik Errusiarekin eta Kievekin dituen merkataritza harremanak zehaztasunez aztertu ditu txostenak.
Errusiara egindako esportazioei dagokienez, iaz soilik % 0,98 izan ziren (251,1 milioi), batez ere ibilgailuak, makineria eta kautxua.
Nahiz eta Ukrainatik datozen ondasunak % 0,76 baino ez izan (% 1aren azpitik egon dira beti), ekilore-olio ukrainarrak, esaterako, pisu handia izan zuen EAEko ekonomian.
Konkretuki, Euskadik 74.601 tona ekilore-olio inportatu zituen Ukrainatik 84,5 milioi euroren truke, EAEra heltzen den ekilore-olioaren % 80,9, hain zuzen ere.
Era berean, Ukrainara egindako esportazioak oso gutxi izan ziren, % 0,16 baino ez, batez ere tornuak, ibilgailuak, nekazaritza makineria; garbitzeko, paketatzeko edo etiketatzeko makinak eta txorrotak ala antzekoak.
Saldo positiboa
Bestalde, Euskadiko transakzioen bilakaerak saldo positiboa izan du aurtengo urtarrilean (228,4 milioi). Horrela jasotzen du Eustatek argitaratu duen kanpo-merkataritzaren estatistikak.
Txostenaren arabera, esportazioek (2.241,1 milioi) % 29,9ko igoera izan zuten urtarrilean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta serie historikoko esportazio-bolumen handiena izan zuen urtarrila izan zen.
Esportazioei dagokionez, produktu energetikoen esportazioak % 131,6 hazi ziren, baina esportatutako guztiaren % 7,4 baino ez dira. Era berean, produktu ez-energetikoen esportazioek igoera nabarmena izan zuten, % 25,5ekoa.
Inportazioak (2.012,8 milioi), halaber, 2021eko urtarrilekoak baino % 47,8 gehiago izan ziren, produktu energetikoen % 62,3ko eta ez-energetikoen % 44,1eko igoeren ondorioz.
Joan den urtarrilean, batez ere Alemaniara, Frantziara, Estatu Batuetara, Herbehereetara eta Erresuma Batura esportatu du Euskadik, esportazio guztien % 53. Aldiz, herrialde hornitzaile nagusiak hauek izan dira: Alemania (286,4 milioi), Frantzia (193,8 milioi), Txina (182,6 milioi), Errusia (136,7 milioi) eta Erresuma Batua (109,2 milioi).
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.