ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak uztailean amaituko du zorraren erosketa

Inflazioa % 7,5 areagotu zen martxoan eurogunean, aurreikuspena % 6koa bazen ere. Interes tipoa, berriz, bere horretan mantendu da.
Europako Banku Zentrala. EITB Mediaren bideo bateko irudia
18:00 - 20:00
Zor publikoa erosteari utziko dio Europako Banku Zentralak

Europako Banku Zentralak (BZE) ostegun honetan baietsi duenez, hirugarren hiruhilekoan amaituko du zorraren erosketa, "inflazioa nabarmen areagotu delako, eta handia izaten jarraituko duelako datozen hilabeteetan zehar".

Hain zuzen ere, % 7,5ean areagotu zen inflazioa martxoan eurogunean, aurreikuspena % 6koa bazen ere.

Gobernu Batzordearen bileraren ostean, moneta politikarako baliabide guztiak aldaketarik gabe mantentzea erabaki du erakundeak, martxoan aldatutako bide orriarekin jarraitzeko. Berrikuntza gisa, nabarmendu du moneta politikako hurrengo erabakiak "aukeratasunez, gradualtasunez eta malgutasunez" egingo direla.

Hala, EBZk 40.000 milioi euroko erosketa garbiak egingo ditu; maiatzean 30.000 milioira jaitsiko dira eta ekainean, berriz, 20.000 milioira. Data horren ostean, hirugarren hiruhilekoan, aktiboen erosketa garbiekin amaitzea aztertuko du erakundeak, aktibo publikoen erosketa programaren baitan.

Azken erabakia aukeren ebaluazioaren araberakoa izango da, baina erakundeak azpimarratu duenez, eskuragai dauden datuek erosketak hirugarren hiruhilekoan bukatzeko "asmoa indartzen" dute.

Era berean, BZEk jakinarazi du asteroko interes tipoa % 0an mantendu duela, kreditu erraztasun marjinalarena % 0,25ean eta gordailuaren erraztasuna, berriz, % -0,25ean.

"Errusiak Ukrainari egindako erasoa sufrimendu handia eragiten ari da. Era berean, Europako eta beste hainbat tokitako ekonomiarengan eragina izaten ari da. Gatazka eta gatazkari lotutako ziurgabetasuna larriki urratzen ari dira enpresen eta kontsumitzaileen konfiantza", adierazi du EBZk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X