ELEKTRIZITATEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioa % 28 igo da ostiral honetan eta 200 eurotik gora ordaintzen da megawatt-ordua

Azken zortzi egunetako preziorik altuena da. Horrela, argiaren prezioa duela urtebete markatutakoa baino ia hirukoitza da.
Elektrizitate dorre bat
Elektrizitatearen prezioa, apirilean, batez beste 191,13 eurokoa da. Artxiboko argazkia: EFE.

Espainiako handizkako merkatuan elektrizitatearen batez besteko prezioa % 28 inguru igo da ostiral honetan, megawatt-orduak 207,77 euroko prezioa izan baitu, azken zortzi egunetako preziorik altuena.

Argindarraren prezioa duela urtebete markatutakoa (74,41 euro) baino ia hirukoitza da, eta otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean baino % 1 handiagoa da berriz ere.

Apirileko lehen 22 egunetan, elektrizitatearen prezioa batez beste 191,13 eurora iritsi da megawatt-ordua, martxoko balioaren % 32 azpitik. Martxoa inoizko hilabeterik garestiena izan zen: 283,3 euro megawatt-ordua.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X