Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko autoeskolek % 36ko soldata igoera adostu dute eta grebari amaiera eman diote

Sektoreak hitzarmena berritu du 12 urteren ostean, eta 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen du soldata prekarioenak dituzten kategorientzat.
Langileen elkarretaratzea
Asteko lanaldia astelehenetik ostiralera izango da, 20:00ak arte. Argazkia: EFE.

ELA eta CCOO sindikatuek aurreakordio bat sinatu dute patronalarekin Bizkaiko autoeskolen sektorean, lau urtetan banatutako % 36tik gorako soldata-igoera jasotzen duena, eta hitzarmena berritzen duena 12 urtez hori egin gabe egon ondoren.

40 eguneko grebaren ostean iritsi da ituna, eta astearte honetan berretsi dute langileen batzarrean.

Leire Gonzalez ELAko arduradunak zehaztu duenez, aurreakordioak % 36ko soldata-igoera bermatzen du Hitzarmenaren indarraldiko lau urteetan: % 14 2021erako, % 6,4 2022rako, % 8 2023rako eta % 4 2024rako.

Langile guztien eta, bereziki, prekarioenen baldintzak hobetzen dituzten beste eduki batzuk adostu dituzte.

Horrela, kategoriarik baxuena, ikastunena, desagertu da; kolektibo feminizatu eta prekarioen lanaldia hobetu da; eta, irakasle ez direnen kasuan, asteko lanaldia 40 ordutik 38ra murriztu da.

Asteko lanaldia astelehenetik ostiralera izango da, 20:00ak arte, eta ez 21:00ak arte, eta, gainera, laneko arrazoiengatik edo arrazoi komunengatik baja hartu behar duten langileek % 100eko soldata jasoko dute lehenengo bost hilabeteetan.

Bestalde, oporraldirako, gutxienez 23 lanegun eta aurreko hamabi hilabeteetan jasotako plusen hileko batez bestekoa jasotzeko eskubidea adostu dira.

ELAk esan du soldata-igoerarekin, kategoria guztietan erregularizazioa lortzeaz gain, 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen dela soldata prekarioenak dituzten kategorietarako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X