Espainiako Gobernuak Bruselari helarazi dio Defentsako gastua areagotuko duela 2030erako, BPGaren % 2raino
Espainiako Gobernuak iragarri du Defentsako gastua areagotuko duela, 2030 urtean BPGaren % 2a jo arte, ostiral honetan aurkeztutako 2022-2025 Egonkortasun Programan jaso bezala. Europako Batzordeari helaraziko zaio, ondoren, agiri hori.
Hala, Pedro Sanchez presidenteak martxoan iragarritakoaren epeak zehaztu ditu Gobernuak. Izan ere, gastu militarra barne produktu gordinaren portzentaje horretaraino igoko zuela esan zuen orduan. Une horretan, "datozen urteetan" % 2ra iritsiko zela esatera mugatu zen, gehiago zehaztu gabe.
Gobernuak Bruselari bidalitako planak "pixkanaka" lortu nahi du helburu hori, 2023rako Defentsako funtsa dezima bat igoko litzatekeelarik, uneko % 1etik % 1,1era. 2024 eta 2025 urteetarako, berriz, beste dezima bat areagotuko litzateke, BPGaren % 1,2raino. Aurrekontuaren areagotze hori ordainpekoen ordainsarira, bitarteko kontsumoetara, kapitalaren eraketa gordinera eta defentsarako langileen errefortzura bideratuta egongo litzateke, testuak jasotzen duenez.
Ostiral honetan bertan aurkeztu du agiria Nadia Calviño Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko ministroak, Maria Jesus Montero Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroarekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Espainiako ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspenaren % 4,3ko murrizketa iragarri dute urte honetarako. Horrek 2,7 puntu portzentual suposatzen ditu, aurretik egindako estimazioen (% 7) azpitik, Ukrainako gerrak eta prezioen igoaldiak eragiten duten ziurgabetasun handiko testuinguru batean.
Areagotze "atzeraezina", Sanchezentzat
Sanchezek martxoaren 14an telebistan eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, Espainiak Defentsako aurrekontua areagotu behar du, era mailakatuan NATOk ezarritako BPGaren % 2ko helburura iristeko. Azaldu zuenez, Gobernuaren konpromisoa da, eta hala proposatuko zien gainerako talde politikoei, hurrengo Estatuko Aurrekontu Orokorrak lantzeko unean.
Hala ere, Espainian Defentsako gastua BPGaren % 1,4 inguruan dagoela adierazi zuen egun horretan, eta ostiral honetan Bruselari bidalitako agiriak % 1ekoa dela dio.
Iragarpenak gaitzespena sortu zuen Unidas Podemos koalizioko kidearengan, gastu militarra areagotzearen zein Ukrainako gerrara armak bidaltzearen aurka agertu baitzen.
Kritikak gorabehera, gobernuburuak "hurrengo urteetan" BPGaren % 2ra iristeko asmoa azaldu zuen, eta "atzeraezintzat" jo zuen. Edonola ere, argitu zuen ez dela "apeta militaristarik", bakea eta demokrazia defendatzeko gogoa baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.