EUSKADIKO LAN-EGUTEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023ko lan-egutegia Euskadin: kontsultatu zubiak eta jaiegunak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Euskadiko 2023ko lan-egutegiak ohiko 12 jaiegunak izango ditu. Lurralde historiko bakoitzak jaiegun bat gehituko dio, udalerri bakoitzak bezala, tokiko jaieguna baitu.
Lan-egutegia
Lan-egutegia. Argazkia: EITB Media.

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu du Euskadiko 2023ko lan-egutegia. Bertan, ohiko 12 jaiegunak mantentzen dira, eta horiei udalek eta aldundiek ezartzen dituzten bi gehituko zaizkie.

2022arekiko aldea da datorren urtean ez dela jai izango irailaren 6an, Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru duen munduko lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko.

  • Hauek izango dira 2023ko jaiegunak:
  • Urtarrilak 6 (Errege eguna)
  • Apirilak 6 (Ostegun santua)
  • Apirilak 7 (Ostiral santua)
  • Apirilak 10 (Pazko astelehena)
  • Maiatzak 1 (Langileen Nazioarteko Eguna)
  • Uztailak 25 (Santiago eguna)
  • Abuztuak 15 (Andra Mari eguna)
  • Urriak 12 (Espainiako jai nazionala)
  • Azaroak 1 (Domu Santu eguna)
  • Abenduak 6 (Konstituzio eguna)
  • Abenduak 8 (Inmakulada eguna)
  • Abenduak 25 (Eguberri-eguna)

Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X