KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 8,3ko inflazioa izan da apirilean

Martxoko KPIarekin alderatuta, puntu eta erdi baxuagoa da apirileko datua. Azpiko tasa, ordea, % 4,4ra igo da. Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak dira inflazio handian eragin handiena izan duten produktuak, beste behin.
Supermerkatua.
Supermerkatua. Argazkia: EFE

Apirileko urte arteko inflazioa % 8,3koa izan da Estatuan, martxoan baino puntu eta erdi txikiagoa, Espainiako Estatistikako Institutuaren datuen arabera. Beste behin ere, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak dira inflazio handian eragin handiena izan duten produktuak.

Urte arteko inflazioa Espainiakoa baino puntu erdi txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan (% 7,8), eta bost puntu handiagoa Nafarroako Foru Erkidegoan (% 8,7). Bi erkidegoetan puntu bat baino gehiago jaitsi da martxoarekin alderatuta.

Azpiko inflazio tasa (orokorragoa baino zehatzagoa, energia kontuan hartzen ez duelako), ordea, % 4,4ra igo da.

Estatistika Institutuak azaldu duenez, urte arteko tasaren jaitsieran eragina izan duten prezioak honakoak dira: etxebizitza, elektrizitatearen jaitsieraren ondorioz (2021eko apirilean igoera izan zuen), eta garraioa, erregaien prezioen jaitsieraren ondorioz, iaz egonkor mantendu ziren eta.

Beste aldean, inflazio handian eragin handiena izan duten taldeak izan dira elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (horien prezioa % 3,4 igo da azken urtean), jantziak eta oinetakoak, hotelak eta jatetxeak, eta aisia eta kultura.

Hileko aldeari dagokionez, prezioek % 0,2 egin dute behera martxotik hona, lehen aldiz urtarriletik, Estatistika Institutuak azaldu duenez, elektrizitatearen prezioen jaitsieraren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X