Akzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak % 6,24 gora egin du burtsan, bere akziodun nagusiak erosteko eskaintza egin ondoren

Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.
Burtsa. Argazkia: EFE
Burtsa. Argazkia: EFE

Siemens Gamesak % 6,24 egin du gora burtsan, Siemens Energy akziodun nagusiak erosteko eskaintza publikoa egin ondoren. Akzio bakoitzeko 18,05 euro ordaintzea proposatu du, filialaren % 32,93 bereganatzeko.

Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Konkretuki, 1,045 euroko igoera izan du, 17,79 euroan kokatzeko. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.

Iragan larunbatean, Siemens Energyk erosteko eskaintza publikoaren berri eman zuen. Konpainiari 12.294 milioi euroko balioa eman zion eskaintzan.

Maiatzaren 18an, Siemens Energy eskaintza egitea "aztertzen" ari zela jakitera eman zutenean, Siemens Gamesaren akzioek % 12,6 egin zuten gora.

Ostegunean ere % 4ko igoera izan zuten, eta ostiralean, % 1ekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X