Gasolinaren prezioaren igoerak dagoeneko diru-laguntzaren % 75 xurgatu du
Erregaien prezioaren igoerak ez du etenik eta, beste behin, marka berri bat hautsi du. Gaur-gaurkoz, gasolinaren litroa 1,968 euro ordaintzen da, duela zazpi egun baino % 1,44 gehiago, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren datuen arabera.
Batez besteko zenbateko horrek zergak barne hartzen ditu, baina ez du islatzen apirilaren 1etik indarrean sartu zen litroko 20 zentimoko deskontua, hain zuzen ere, hogei zentimo garestitu baita azken bi hilabeteetan gasolinaren prezioa. Gauzak horrela, Aste Santutik gora eta gora dabilen honetan, ordutik hona erregai horrek izan duen garestitzeak laguntzaren % 75 xurgatu du.
Gasolinarena ez bezala, Dieselaren litroaren batez besteko prezioa merkatu egin da berriro, hirugarren astez jarraian, % 0,8ko jaitsierarekin, eta 1,852 eurotan kokatu da.
Duela urtebeteko datuekin alderatuta, gasolina litroaren batez besteko prezioa % 48,4 garestitu da, eta gasolioarena, berriz, % 56,5 garestiagoa da, baina gaur egun indarrean dagoen hobaria kontuan hartu gabe.
Hala ere, gasolinaren prezioa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago Espainian (2,01 euro litroak), baita eurogunekoa (2,073 euro batez beste) baino beherago ere.
Espainiako Gobernuak hiru hilabetez luzatuko du 20 zentimoko deskontua
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, bestalde, asteazken honetan Kongresuan iragarri duenez, Espainiako Gobernuak hiru hilabetez luzatuko du erregaiei 20 zentimo deskontatzea jasotzen duen lege-dekretua.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako Ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu dezakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.