LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

78.000 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren bigarren fasean

Guztira, 1.924 lanpostu eskainiko dira, eta izena eman dutenen ia % 70 emakumeak dira. Eskatzaile gehien dituzten espezialitateak hauek dira: zeladorea (20.633), administrari-laguntzailea (17.158) eta erizain-laguntzailea (14.612).
Lan Eskaintza Publiko baterako azterketa bat BECen (artxiboko irudia)
Lan Eskaintza Publiko baterako azterketa bat BECen (artxiboko irudia). Argazkia: Irekia

78.139 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) bigarren fasean, eta horietatik % 68,2 emakumeak dira. Guztira, 1.924 lanpostu eskainiko dira, eta azterketak urrian eta azaroan egingo dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak deialdi horretan izena eman duten pertsonen kopurua jakinarazi du, behin izena emateko epea amaituta. Eskaini diren 63 kategoria horietatik eskatzaile gehien dituzten espezialitateak hauek dira: zeladorea (20.633), administrari laguntzailea (17.158) eta erizaintzako laguntzailea (14.612) dira.

Udazkenean egingo dira bigarren fase horretako azterketak; aurretik, ekainean eta uztailean egingo dira lehen fasekoak. Zehazki, Gasteizen ekainaren 18an eta 19an egingo dira eta uztailaren 2an eta 3an, BECen. Kasu horretan, 38.654 pertsona apuntatu dira eta 1.610 lanpostu eskaini dira.

Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez, ekaineko eta uztaileko LEP horren helburua ahalik eta lanpostu gehien egonkortzea da. "Guztira, 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoak 3.535 eskainiko ditu Osakidetzako plantillak finkatzeko eta Euskadiko osasun sistema osoari egonkortasun handiagoa emateko", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola-dorrea-bilbao-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta

Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X