Etxeko langileek eta kolektiboek gainerako sektoreekin parekatzea eskatu dute, gehiago luzatu gabe
Etxeko langileek egun berezia dute gaur, egutegian bi marka dituen eguna da, horietako bat, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 189. hitzarmena, sektoreko langileen eskubideei buruz, berretsi delako, eta, bestea, lehen aldiz negoziazio mahaia eratzeko deialdia egin delako EAEn, sektoreko lehen hitzarmena negoziatzen hasteko.
Biak elkarren eskutik doazen mugarriak dira, eta, jatorriak ezberdinak dituzten arren, oinarrizko aldarrikapenak berberak dira: beste sektoreetako langileen eskubideekin parekatuta egotea.
Emakume langileen sektorean emakumeak % 95 inguru dira Euskadin, eta, gainera, emakume migratuen presentzia oso handia da, eta, kasu askotan, administrazioarekiko egoera erregularizatzeko prozesuan daude.
Sektorea bi taldek osatzen dute, honako hauek dira:
1-Batetik, lan kontratua izateko zortea dutenak. Emakume horiek euren betebeharra betetzen dute, hau da, Gizarte Segurantzan kotizatu egiten dute, baina lanik gabe geratzen badira, ez dute langabezia saririk jasotzen. Eskubide urraketa hori salatu egin zuten, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak esan zuen Espainian emakumeak diskriminatzen zirela (sektore feminizatua zelako), baina, gaur egun, Auzitegi europarraren ebazpena gorabehera, oraindik ez dute betetzen.
2-Bestetik, lan kontraturik ez duten emakumeak daude. Estatu osoan sektorearen % 30-40 dira egoera horretan daudenak, Euskadin % 30 inguru. Emakume horiek ez dute eskubiderik, ez dute atsedenaldirik, ez oporrik, ez asegururik, ezta Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarik ere.
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak salatu duenez, hau guztia betetzea borondate kontu bat da, "lan-eskubideak bete eta betearazi ditzakete 189. hitzarmena berretsi gabe". "Langabezia sariaren betebeharra berehala egin behar dute, epai bat badagoelako". "Etxeko edozein langilek, agiriak izan ala ez izan, eskubidea du agiriak dituen edozein pertsonaren lan-eskubide bera izateko, hori dio Atzerritarren Legeak".
"Garrantzitsuena da Espainiak, behingoz, etxeko langileen eskubideak Espainiako araudian sartzea. 189. hitzarmenarekin bat egiteak langabezia saria bermatzea, soldata errealengatik kotizatzea, erretiroa gainerako langileentzat kalkulatzen den modu berean kalkulatzea... ekarriko luke. Adibidez, asteko orduak 40 ordura murriztea eta, batez ere, gauez lan egiten dutenen egoera arautzea falta da, horiek barne-erregimenean lan egiten baitute", azaldu dute elkartetik. Horri gehitu beharko litzaioke lan-arriskuen legean sartzea, esparru horretan ez dagoelako inolako kontrolik.
Hori guztia "arazo barik arautu daiteke dekretu baten bidez, nahiz eta sektoreko hitzarmen bidez hori ere lor daitekeen. Herrialde askok berretsi dute (189. hitzarmena), eta urte asko igaro dira ondoren araudian sartzeko ", salatu du.
Bestalde, Liz Quintana prokuradore eta EAEren esparruan hitzarmen kolektiboa proposatzeko prozesuan parte hartu duen adituetako batek eitb.eus-i azaldu dionez, Espainiako Gobernuak, 189. hitzarmena berretsi ondoren, sektorea arautzen duen 2011ko dekretua berehala erreformatzea erabakiko du, bere ustean. LANEren gainerako ebazpenek bezala, aplikatzeko 12 hilabeteko epea ematen zaio sinatzen duenari baina, Quintanaren iritzian, "litekeena da lege-dekretu bat onartzea, neurriak arinago indarrean sar daitezen, baina ez dakigu noraino iritsiko den erreforma hori".
"Gai batzuk, langabezia edo besteren bat, urtea baino lehen ezarriko direla ziur gaude, eta beste batzuek denbora gehiago beharko dute", gaineratu du Quintanak.
Euskadiko etxeko langileen hitzarmen kolektiboa
Sektoreko langileentzat zoritxarrez, Confebaskek uko egin dio hitzarmenaren negoziazio mahaiko kide izateari, arlo horretan ordezkaritzarik ez duela argudiatuta, ELAk eta LABek hedabideetara igorritako ohar banatan salatu dutenez.
Quintanaren arabera, hitzarmenak aukera emango lieke langileei erreklamatzeko babesa izateko, gutxienez, dagoeneko aitortu dizkieten eskubideen kasuan. Orain, "langileak kontratatzen dituenaren borondate onaren eta txarraren menpe daude".
Euskadin, Nafarroan edo bestelako erkidegoetan egin daitezkeen negoziazioak, sektoreko hitzarmenari buruz, ez daude lotuta dekretuaren erreformarekin. "Gauza batzuk erreforman sartuko dira, eta beste asko kanpoan geratuko dira, baina hitzarmenaren esparru hau aukera paregabea litzateke bultzada eman eta bertan jasotzeko".
Etxeko emakume langileen profila EAEn
Sektoreko langileen % 95 emakumeak dira eta, horietatik, kopuru handi bat emakume migratzaileak. Gainera, sektorearen barruan, etxeetan modu jarraituan (bertan lan, bertan lo) lan egiten duten emakume asko daude, zaintza lanak ere egiten dituztenak, Liz Quintanak azaldu duenez.
Hain zuzen, lan postu horietan dauden emakumeak dira eskubide urraketak izateko arrisku handiena dutenak, lan baldintza eta kontrol faltagatik. Egoera horretan lan egiten duten emakumeen zati handi batek, gainera, ez du oraindik agiriak legearen arabera izatea lortu.
Gehiengoarentzat, lan merkatuan sartzeko modu ohikoena lanpostu horien bidez izaten da. Quintanaren arabera, "bertan 3-4 urte egoten dira, kontratua sinatzeko duten zortearen arabera. Agiriak izatea lortzen dutenean, gehiengoa lan postu hori uzten saiatzen da, etxeetan bai baina etxean lan eta lo egin barik lan egiten saiatzeko eta, zorionekoak direnek arautuago dauden sektoreetara jausia egitea lortzen dute (garbiketa enpresetan, erresidentziak, ostalaritza…)".
Prozesu horretan dagoen emakumeetako bat Melissa Graves da. Berak hiru urte baino gehiago daramatza lanean Bilbon, eta orain agiriak lortzeko bidean da. Adinekoen zaintzan eman du denbora gehiena, agiriak lortzeko "prozesuan gaudenean erraz lor daitekeen lanpostua da eta".
Etxeko itxialdi zorrotza ezarri zenean, pandemian, lan egiten zuen etxetik irten ezinda geratu zen Melissa. "Niretzako eta zaintzen nuen pertsonarentzako janaria ekartzen ziguten. Nire kasuan, zorionez, asteburuetan lan egin nituen orduan aintzat hartu zituzten, baina arriskua eta beldur handia izan nuen -niri edo zaintzen nuen pertsonari gerta zekigukeena dela eta-. Nik sartutako ordu horiek beste batzuengatik trukatu behar izan nuen, baina nire lankide askok ez zuten zorterik izan, ez zaie aintzat hartu, ez dute egunero dagokigun bi orduko atsedenik izan …". "Kontratua egin duten familien aldetik gehiegikeria handiak izan dira", salatu du.
Melissak, halere, ez zuen halako zorterik izan sektoreari pandemiaren eraginagatik emandako laguntzen kasuan, ezin izan zituen eskatu, ia lau urte hemen egon ostean, oraindik ezin izan duelako administrazioarekiko egoera erregularizatu.
Melissa Hitzarmena Orain kolektiboko kide da, eta sektoreak LABen barruan egitura sindikala izateko lanean ari da. "Duela denbora asko hasi ginen lanean hitzarmena izateko".
ESPARRU LEGALA
1424/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Familia Etxeko Zerbitzuaren lan-harreman berezia arautzen duena.
1620/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, familia-etxeko zerbitzuaren izaera bereziko lan-harremana arautzen duena.
LANEren 189. Hitzarmena, etxeko langileen lan duinari buruzkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.