Nola eragingo dio euriborraren igoerak nire hipotekari?
Asufin Finantza Erabiltzaileen Elkarteak ostiral honetan ohartarazi duenez, euriborraren igoeraren ondorioz, hipoteka maileguak garestituko dira; izan ere, indize hori aurten % 1,5ean amaitu daiteke eta 2023an % 2ra iritsi.
Asufinek egindako kalkuluen arabera, igoera horren ondorioz, hipoteka kuotak garestitu egingo dira, urteko 1.000 eurotik gora erreferentzia gisa 100.000 euroko mailegu tipo bat hartuz gero, 25 urteko amortizazio-epearekin eta erakunde bakoitzak bezero bakoitzari kobratzen dion % 2ko euriborrarekin.
Atzo ezagututako ekaineko euriborrak (% 0,85ean kokatu zen) hipoteka tipoa urteko 744 euro garestituko luke, betiere, urteko berrikuspena uztailean egingo balitz.
Aldaketa horiek hipoteka finkoen esparrura heldu dira jada, merkatuan, eskaintza % 2tik gorakoa baita, eta, kasu batzuetan, % 3koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: EITB Dataren txostena inbertsio funtsei buruz, 1981eko estatu kolpe saiakerako dokumentuen desklasifikazioa eta Iberdrolaren emaitzak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Euskadik eta Nafarroak Estatuko funtsen % 8 biltzen dituzte, eta haien inbertsio-pisua indartu dute
EITB Dataren datuen arabera, inbertsio kolektiboko funts eta sozietateen kopurua 94 entitatekoa da, eta Estatuko finantza-sisteman duten eginkizuna indartzen du.
Fondoak hazi egin dira, eta EAEko enpresen % 10etan daude dagoeneko
EITB Dataren arabera, Euskadi eta Nafarroako 209 konpainiak kapital pribatuko partaidetza dute; gehienak, Estatukoak.
Angulas Aguinagatik hasi eta ITP Aero eta Iberdrolara arte, inbertsio-funtsen argazkia euskal enpresetan
Tresna horiek finantziazioa eta aholkularitza ematen dute hainbat urtez, eta Iberdrola, ITP Aero eta Angulas Aguinaga konpainietan parte hartzen dute.
Etxe bakoitzeko alokairua ordaintzeko bi gizarte-laguntza jaso ahal izango dira gehienez
Euskadiko udalen ordainketaren finantzazioa aldatuta, udalerriek urte hasieratik laguntzak ematen hasteko aukera izango dute.
Telefonicak 4.318 milioi euroko galerak izan ditu 2025ean, enplegu-erregulazioko espedientearen eta berregituraketen ondorioz
Bere historiako bigarren urterik txarrena izan du telekomunikazio konpainiak; 2002an 5.576 milioi euro zituen.
Eskola jantokietako grebak "babes zabala" izan du, sindikatuen arabera
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi du "gutxieneko akordioa" lortu dutela, baina oraindik ere negoziatzen jarraitu behar dutela.
Jose Antonio Jainagak sektore bereko enpresen arteko fusioak defendatu ditu
Trenen sektorean Talgo eta CAFek bat egitearen aldeko ideia iradoki du, eta uste du formula horrek siderurgiarako ere balio dezakeela. Kostuak murriztea da fusio horiek egiteko arrazoi nagusia, haren ustez.
Tubos Reunidosek bere eskaintza hobetu du: 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko, kaleratze hitzartuetarako
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeek euren jarrerari eutsi diote, eta enplegu-erregulazio espedientea erretiratzeko eskatu dute. Halaber, esan dute ez dituztela kaleratzeen baldintzak negoziatuko.
Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"
Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".