gobernu kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpresa eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak energiaren eta lehengaien igoeraren aurrean

Gobernu Kontseiluak astearte honetan zehaztu duenez, 2020an eta 2021ean abian jarritako ezohiko neurriak luzatuko ditu Eusko Jaurlaritzak finantza-laguntzak emateko 2022ko programaren baitan.
Lainoztagailu enpresa bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Lainoztagailu enpresa bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Osasun-krisiak enpresa-ehunean eragindako kalteak arintzeko 2020an eta 2021ean abian jarri ziren ezohiko neurrien ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak gaurko bilkuran onartu du enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei finantza-laguntzak emateko 2022ko programa garatzen duen dekretua. Oraingoan, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako inpaktu ekonomikoari erantzuteko laguntzak izango dira. 

2022ko finantza-laguntzako programan sartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira dekretu honetan. Helburua da enpresa txiki eta ertainek, enpresaburu indibidualek eta profesional autonomoek 2020an eta 2021ean formalizatu zituzten maileguen berritze aldarazlea lortu ahal izatea.

Maileguaren eta abalaren berritze aldarazleetarako eskaerak 2022ko urriaren 30a baino lehen egin beharko dira, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen formalizatu. 

Eragiketen amortizazio-gabetasuna handitzea "behar-beharrezkotzat" jo dute egungo egoera ekonomikoan; izan ere, enpresen finantzaketa-beharrak Administrazioaren zenbait esparrutan eskainitako finantzaketa-ildoekin estalitzat jotzen diren arren, energiaren kostuen igoeraren ondoriozko emaitza apalagoek ordaindu gabekoak gehitzea eragin dezakete, batik bat, enpresek maileguen amortizazio-kuotei garaiz eta behar bezala aurre egiteko ezintasunagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X