EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko ekonomia % 4,3 hazi da bigarren hiruhilekoan

Lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,9 igo da, eta, enplegua, % 0,8. Jarduerak oro har gora egin du EAEko ekonomiaren sektore nagusietan, baina aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino erritmo apalagoan.
Langile bat bere lantokian
Langile bat bere lantokian

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,9 eta enplegua % 0,8 igo dira 2022ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundeak hiruhileroko kontuen aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera. 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskadiko BPGa % 4,3 igo da, eta enplegua, % 3,7.

Aurrerapena egiteko unean eskuragarri dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, jarduerak oro har gora egin du EAEko ekonomiaren sektore nagusietan, baina aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino erritmo apalagoan.

Enplegua % 0,8 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta seigarren hiruhilekoa da enpleguak gora egiten duena. Bestalde, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, lanpostu-kopuruaren errekuperazioa % 3,7koa izan da.

Aurtengo apiriletik ekainera bitartean, ekonomiaren gorakada Eusko Jaurlaritzak azken aurreikuspenetan hiruhileko honetarako aurreikusitakoa baino hiru hamarren handiagoa izan da.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak duela hilabete aurreratu zuen bigarren hiruhilekoko bilakaera ekonomikoari buruz zuen informazioak ez zuela pentsarazten hazkunde-erritmoa nabarmen eteten ari zenik, eta, beraz, aurreikuspen makroekonomikoekin bat datorren tasa espero zuela.

Datorren irailean Eustatek euskal ekonomiak aldi horretan izan duen bilakaerari buruzko informazio zehatza emateko zain, Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du apiriletik ekainera etxeetako gastua urte artean % 4,4 eta administrazio publikoena % 3,5 haziko dela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X