Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak gasa borondatez % 15 murriztea proposatu die Europar Batasuneko estatuei

Europako Batzordeak gas-horniduraren segurtasunaren alerta ezarri eta gas-kontsumoa murrizteko nahitaezko murrizketak ezarri ahal izateko araudi berri bat proposatu du.
Borondatezko neurria da, oraingoz, baina baliteke etorkizunean derrigorrezkoa izatea. Europar Batasuna beldur da aukera baitago Vladimir Putinek errusiar gas-hornidura erabat mozteko.
18:00 - 20:00
Europako Batzordeak gas-kontsumoa % 15 murriztea eskatu die Estatu kideei

Europako Batzordeak (EB) Europar Batasuneko herrialdeei eskatu die abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartean % 15 murriztea gas-kontsumoa. Etxeetan, enpresetan eta sektore publikoan aurrezteko neurriak hartzeko eskatu du Errusiak gas-hornidura etengo balu prest egoteko. 

"Gasa aurreztu, negu seguru baterako" izeneko planak, Gobernuei dei egiten die kanpainak egin ditzaten etxeetan termostatoa jaisteko, eraikin publikoetan berogailua edo aire girotua mugatzeko eta industriari pizgarriak emateko erregai alternatiboak erabil ditzaten edo gasaren kontsumoa murriztu dezaten ahal denean.

Neurri horiek lagundu beharko lukete kontsumoa % 15 murrizten datozen urteetan, azken bosturteko kontsumoarekin alderatuta. 

Oraingoz borondatezkoa izango da neurria, baina, Europako Batzordeak proposatutako erregulazioak aurreikusten du Batzordeak derrigorrez ere ezarri ahal izatea gas-eskaria murrizteko nahitaezko jomugak, baldin eta horniduraren segurtasunari buruzko "alerta" bat ezartzen badu Batasun osoan. Alarma hori ezarriko litzateke gas-urritasun larria dagoela ikusiko balitz edo ohiz kanpoko eskaria egongo balitz. 

Gainera, estatu kideek larrialdi-planak eguneratu beharko dituzte iraila amaitu baino lehen, gas-kontsumoa % 15 murrizteko helburua betetzeko neurriekin, eta bi hilean behin horren berri eman beharko diote Europako Exekutiboari.

Halaber, gas solidarioaren hornidura eskatzen duten EBko herrialdeek frogatu egin beharko dute beren barne-merkatuan eskaria murrizteko beharrezko neurriak hartu dituztela.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X