Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko erakundeek neurriak onartuko dituzte gaur inflazioaren aurka

Lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek agerraldia egingo dute 11:00etan neurrien berri emateko.
Unai Rementeria, Iñigo Urkullu, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano, bilera batean. EFE
Unai Rementeria, Iñigo Urkullu, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano, bilera batean. EFE

EAEko erakundeek neurri sorta bat onartuko dute ostegun honetan inflazioari aurre egiteko. Ekainean, % 10 baino gehiago hazi zen kontsumorako prezioen indizea (KPI).

Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak batzartuko dira gaur goizean, eta agerraldia egingo dute 11:00etan, neurrien berri emateko.

EITB Mediak jakin duenez, neurriak berehala sartuko dira indarrean, eta eragin orokorrekoak izango dira.

Lehendakariaren eta ahaldun nagusien agerraldia, 11:00etatik aurrera, zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X