Urritik aurrera gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea proposatuko du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Espainiako Gobernuak gasaren BEZa % 21etik % 5era jaitsiko duela urritik aurrera. Europa Pressek Ser katean jasotako elkarrizketa batean adierazi duenez, "zentzuzkoa" da Exekutiboa orain berogailuaren faktura jaisten saiatzea.
"Gobernuak gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea planteatuko duela iragartzen dut", adierazi du Sanchezek. Hala ere, egoeraren arabera, datorren urtera luzatzera ere posible ikusten du Gobernuak egoera zail honek irauten duen bitartean".
Sanchezek esan du dagoeneko % 80 jaitsi dituztela argindarrari lotutako zergak, baina "askoz gehiago" egin dezaketela, eta horregatik planteatu dutela gasaren BEZa jaistea, "energia krisiaren hasieran aplikatzen ari garen politika ekonomikoarekin bat etorriz".
PPk behin baino gehiagotan eskatu dio Gobernuari gasaren BEZa jaisteko, argindarraren zergari aplikatutakoaren ildotik, eta aurreratu zuen hori izango zela Sanchezek datorren asteartean Senatuan energia aurrezteko neurriak azaltzeko egingo zuen agerraldian egingo zuen proposamenetako bat.
Halaber, Sanchezek ziurtatu du ez duela aurreikusten negu honetan gas hornidura murriztu behar izatea, Espainiak Europako beste herrialde batzuen aldean "askoz egoera lasaiagoa eta seguruagoa" baitu, haiek Errusiako gasaren menpekotasun handiagoa dutenez gero.
"Oraingoz, ez dugu halakorik aurreikusten", berretsi du presidenteak, eta, adierazi duenez, Gobernua industriarekin, enpresekin, talde parlamentarioekin eta autonomia-erkidegoekin hitz egiten ari da, egoeraren eboluzioaren arabera neurriak hartzeko.
Ukrainaren inbasioak eragindako egoera zail horri dagokionez, Sanchezek onartu du testuingurua "ziurgabetasun handikoa" dela, baina argi utzi nahi izan du, euforiara iritsi gabe, ezin dela "katastrofismoan" erori, eta Gobernuaren betebeharra, hain zuzen ere, ziurtasunak helaraztea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.