Lakuntza: "Arabako metalgintzako langile gehienei ez zaie ezarriko soldata igoerarik"
Arabako metalgintzan aurreakordioa lortu dute SEA patronalak eta sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoak —LABek, CCOOk eta UGTk—, eta lan hitzarmena adostu dute 2025. urtera arte. ELAk uko egin dio akordioa sinatzeari, oinarrietan gabezia handiak daudela iritzita. Besteak beste, % 15etik gorako soldata igoera adostu dute patronalak eta sindikatuek, hitzarmena indarrean dagoen artean (2025 urtera arte), eta ondoren, gaurkotze klausula aplikatuko da KPI guztia berreskuratzeko.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian, gaur goizean, egindako elkarrizketan esan duenez, "Arabako metalgintzako langile gehienei ez zaie aplikatuko soldata igoerarik", aurreakordioan adostutako "igoera ez delako soldata errealetan aplikatuko, tauletan baizik". Azaldu duenez, enpresa gehienetan, "langileen borrokaren bidez", tauletan jasotako kopuruen gainetik dituzte soldatak. "Sinatu den igoera ez da soldata errealetara eramango eta langile gehienek ez dute euro bat ere ikusiko. Hori da, hain zuzen, ELAk eskatzen duena, soldata errealetan ezartzea igoera. Hori jaso beharko luke hitzarmenak", zehaztu du.
Aurreakordioan hainbat "aurrerapen" jaso direla aitortu du, horiek "langileen mobilizazioari esker" lortu direla nabarmenduz. Horregatik, aste honetarako deituta zeuden greba deialdiak bertan behera utzi izan ez balira, "hobekuntza gehiago lortuko" lituzketela esan du. Zentzu horretan, UGT eta LAB sindikatuen jarrera kritikatu ditu, mobilizazioei ez eustea erabaki dutelako.
Inflazioaren gorakadari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritza errenta itunaren beharra behin eta berriz aipatzen ari den honetan, Lakuntzak Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu dio zer den errenta ituna. "Praktikan, errenta ituna patronalak negoziazio mahaian proposatzen duena da; % 3ko igoera, KPIa % 10tik gora dagoenean. Hori al da Urkulluren errenta ituna", galdetu du.
Halaber, Hezkuntza Lege berriaren aurreproiektua ere izan du hizpide ELAko idazkari nagusiak, eta oso kritiko agertu da Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri duen testuaren edukiarekin. "Orokorregia" dela iritzi dio, eta helburua "oraingo sistema betikotzea" dela esan du. "Ez da ezer berria proposatzen, muinean egungo sistemak jarraituko du: curriculum berria izateari uko egiten zaio, euskararen murgiltze eredua ez da garatzen eta segregazioaren arazoari ez zaio heltzen. Langileen behin behinetakotasuna amaitzeko neurririk ere ez da proposatzen", adierazi du. Egoera horren aurrean, ELA prest agertu da Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzeko, baina "egoera aldatzen ez bada", grebara joatea ez dute baztertzen.
Azkenik, ostegunean Eusko Legebiltzarrean egitekoa den Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren atarian, fiskalitatearen inguruko herri akordio zabala eskatu du, beste behin, ELA sindikatuko buruak. Salatu duenez, gaur gaurkoz "akordio bakarra dago martxan, ezer ez aldatzeko ituna". "Badago datu objektibo bat: IBEXeko enpresen irabaziak inoizko handienak diren bitartean, herritarren pobretzea azkartzen ari da. Agertoki horri aurre egiteko hartzen ari diren neurri neoliberalak ez dira egokiak. Esku-hartze publikoa behar da, ezkerreko neurriak. Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, gaur egun, FMIren eskuinean daude", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratu horretan lan egiteko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.