BARNE PRODUKTU GORDINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako BPGa % 1,5 igo da urteko bigarren hiruhilekoan

Espainiako Estatistika Institutuak eskainitako datuen arabera, BPGa % 6,8koa izan da bigarren hiruhilekoan. Uztailaren amaieran argitaratu ziren datu aurreratuen gainetik kokatzen da. Kanpoko sektorearen ekarpen handiagoak areagotu du hazkundea.
BPGa 1,7 puntu igo da lehen hiruhilekarekin alderatuta. Artxiboko argazkia: EITB Media.
BPGa 1,7 puntu igo da lehen hiruhilekarekin alderatuta. Artxiboko argazkia: EITB Media.

Espainiako ekonomiaren BPGa % 1,5 hazi da apiriletik ekainera bitartean. Lehen hiruhilekoan erregistratutako tasarekin alderatuta, 1,7 puntu igo da, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako datuen arabera.

Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtetik urterako aurrerapena % 6,8koa izan da; aurreko hiruhilekoan % 6,7koa izan zen.

Kanpo sektorearen ekarpen handiagoaren ondorioz izan da BPGaren urtetik urterako hazkundearen azelerazioa.

Uztailaren amaieran Espainiako Estatistika Institutuak bigarren hiruhilekorako aurreratutako datuen arabera, BPGaren hiruhilekoko hazkundea % 1,1ekoa izango zen, eta urtetik urterako tasa, berriz, % 6,3koa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X