KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren hilabetez jarraian jaitsita, % 9an kokatu da KPIa irailean

INEren behin-behineko datuen arabera, abuztutik, sei hamarren jaitsi da indizea, eta % 1,5, iaztik. Jaitsiera, batez ere, elektrizitatearen prezioen jaitsierak eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeak eragin dute.
Supermerkatu bateko pasilloak. Pixabay.
Supermerkatu bateko pasilloak. Pixabay.

Espainiar Estatuko Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) sei hamarren egin du behera irailean aurreko hilaren aldean, eta 1,5 puntu jaitsi da urte arteko tasa, % 9ra arte, bi digituetatik jaitsiz, hiru hilabetez jarraian % 10etik gora izan ondoren (% 10,2, ekainean; % 10,8, uztailean; eta % 10,5, abuztuan), Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan argitaratutako behin-behineko datuen arabera. Iraileko datua datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du INEk.

Edonola ere, uztailetik, 1,8 puntu jaitsi da inflazioa. Izan ere, orduan jo zuen goia, % 10,8an kokatuta, 1984tik izandako mailarik altuena. 

1,5 puntuko beherakadarekin, inflazioak bi hilabetez jarraian egin du behera urte arteko tasan, abuztuan hiru hamarren jaitsi ondoren uztailetik, % 10,5era arte.

INEren arabera, batez ere elektrizitatearen prezioen jaitsieragatik eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeagatik jaitsi da % 9ra urte arteko indizea. 

Hileroko terminoetan (iraila abuztuaren aldean), KPIak sei hamarren egin du behera, 2021eko uztailetik izan duen atzerakadarik handiena, orduan zortzi hamarren jaitsi baitzen.

Azpiko inflazioa % 6,2ra jaitsi da

INEk, KPIaren datuen aurrerapenean, azpiko inflazioaren estimazioa ere argitaratu du. Landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kanpo utzita kalkulatzen den indize hau bi hamarren jaitsi da irailean % 6,2raino, KPI orokorra baino ia hiru puntu beherago.

Hamalau hilabetez jarraian gora egin ondoren, behera egin du azpiko inflazioak. Adierazle hori 1993ko urtarriletik izandako mailarik altuenera iritsi zen joan den hilean (% 6,4).

2022ko bederatzigarren hilabetean, Kontsumoko Prezioen Indize Harmonizatuaren (KPI) urte arteko tasa % 9,3an kokatu da, aurreko hileko urte artekoa baino puntu bat beherago. Halere, KPI harmonizatua ez da joan den hiletik ez igo ez jaitsi.  

INEk datorren urriaren 14an argitaratuko ditu iraileko KPIaren behin betiko datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X