barne produktu gordina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak % 4,4ra igoko du hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, eta % 2,1era murriztuko du 2023koa

Nadia Calviño lehen presidenteordeak "zuhurtzat" jo ditu kalkuluak, eta ez du baztertzen aurten Barne Produktu Gordina are gehiago haztea.
Uztailaren amaieran, % 4,3an mantendu zuen aurtengo hazkunde aurreikuspena. Argazkia: EFE
Uztailaren amaieran, % 4,3an mantendu zuen aurtengo hazkunde aurreikuspena. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak aurtengo hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena % 4,3tik % 4,4ra igotzea aurreikusi du, baina sei hamarren murriztuko ditu 2023ko Barne Produktu Gordinerako (BPG) kalkuluak, % 2,1era. Hala adierazi du Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Transformazio Digitalerako ministroak, astelehen honetan Luxenburgon Eurotaldearen bilerara sartu denean.

"Aurreikuspen zuhurra da, irailera arte ditugun adierazleek eta datuek goranzko berrikuspen handiagoa egitea ahalbidetu baitezakete", gaineratu du presidenteordeak.

"Jarduera eta enplegu sorrera handia ikusi ditugu, baita diru sarrera fiskaletan ere; beraz, badirudi Espainiako ekonomiak, irailera arte, nahiko indartsu hazten jarraitzen duela", nabarmendu du Gobernuko arduradun ekonomikoak.

Uztailaren amaieran, % 4,3an mantendu zuen Espainiako Gobernuak aurtengo hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, baina zortzi hamarren murriztu zuen 2023rako estimazioa, % 2,7ra arte; Ukrainako gerraren eraginak eta prezioen igoerak, energiarenak batik bat, eragindako testuinguru ziurgabe batean.

Hala, Calviñok adierazi du BPGaren % 2,1eko igoera tasa "gure inguruko herrialde garrantzitsuenen eta Europar Batasuneko batezbestekoaren gainetik" egongo litzatekeela.

Estatuko eta nazioarteko erakunde gehienek Espainian 2023rako dituzten aurreikuspenak behera egiten ari dira, eta % 2 bueltan kokatzen dute hazkundea. Izan ere, egungoa bezalako ziurgabetasun testuinguru batean, Consensus Forecasts enpresaren iraileko aurreikuspenek % 4,3ko hazkundea aurreikusten dute Espainian 2022rako, egonkorra, ekainaren aldean; eta % 1,6koa 2023an (ekainean aurreikusitako % 3aren aldean).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X